2018-07-26

5 Geltoki Historian, Urola Bailarako Famili Plana aurkeztu da

Familia Turismoaren segmetuari zuzendutako produktu turistiko berria aurkeztu zen uztailak 25ean Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan. Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailburua eta Maite Cruzado Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria izan zituen alboan Eneko Etxeberria iraurgi Berritzeneko lehendakariak. Publiko mota desberdinei zuzendutako eskaintza turistiko anitza egituratzea da eskualdeko Turismo estrategiaren ardatzetako bat, eta horren ildoan egituratu […]
2018-07-25

Txertatu Merkatuan Programako 4. Edizioko partaideek Trebatu 2. Fasea bukatu dute

Programaren 1.fasea ekainaren 28an bukatu zen eta uztailaren 2an 2. TREBATU faseari eman zitzaion hasiera. Txertatu Merkatuan programaren 4. edizioari ekainaren 6an eman zitzaion hasiera. Bertan, eskualdeko 15 partaidek hartu zuten parte eta ondorengo baldintzak bete zituzten: 30 urte baino gutxiago izatea Lanbiden izena emanda eta langabezi egoeran egotea Prestakuntzarik jasotzen ez egotea Ekainaren 28an […]
2018-07-20

Lehen Aukera Programan izena emateko epea ireki da

Lehen Aukera Programaren bitartez eskaera eta praktiketako edo mugagabeko kontratuak aurkezteko azken eguna Urriak 31 izango da. HELBURUA: Beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabetuak Euskal enpresek kontratatzea. Programan parte hartzeko Interesatuta dauden pertsonek, ondorengo baldintzak bete behar dituzte: 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea Euskal […]
2018-07-19

Lanzituz-en 6. “Ekintzailetzarako prestakuntza” ikastaroa bukatu da

Pasa den uztailak 6an bukatu zen LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ Europako funtsak finantziatutako 6. formakuntza programa. 4 asteko iraupena duen ikastaroan ekintzaileek beren ideia/proiektua aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutu zituzten, hala nola, egin beharreko tramiteak, diru laguntzen buruzko informazioa, finantziazio bide desberdinak eta enpresari eragingo dioten zergak. LANZITUZ, LAN […]
2018-07-18

KLINK - Eskualdeko ekintzaileei zuzenduriko programaren aurkezpena

Pasa den Uztailaren 3an, Bilboko Auzo Factory Matiko eraikinean, “Ekintzaileei laguntza emateko metodología eta ikuspegi berriak” jardunaldian parte hartu genuen Garapenek gonbidatuta. Bertan EAE-n eta Errioxan, garapen agentziek abian dituzten hainbat proiektu eta esperientzia ezagutu eta partekatzeko aukera izan genuen. Iraurgi Berritzenei dagokionez, KLINK: eskualdeko pertsona ekintzaileentzako programa aurkeztu genuen, ekintzaileei laguntza emateko metodologia eta […]
2018-07-13

Zestoa, eta oro har, Urola Erdiko enpresak Iraurgi Berritzen Agentziaren markoan lanean

Pasa den ostegunean, Uztailak 12, elkartu ziren Zestoako Bainuetxean Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntzarako agentziaren markoan, Zestoako eta oro har, Urola Erdiko Enpresa sarea osatzen duten 20 enpresa ordezkari inguru. Ekitaldeiaren helburuen artean Zestoako enpresen artean Iraurgi Berritzenek bailarako enpresekin duen erlazio harreman eredua barneratzea, erlazio eredu honen ondorioz azken urteetan enpresen behar konkretuetatik sortu […]
2018-06-26

Enpresa Guneak eskualdeko enpresa ordezkarien 2. topagunea ospatu du IBen eskutik

Ekainak 22an, Enpresa Gunea osatzen duten eskualdeko enpresa ordezkariak bildu dira, Iraurgi Berritzeneko enpresa arloko lan taldearekin, enpresei zuzenduriko proiektuen garapena aztertu eta behar berriak azaltzeko. Topagunean, eskualdeko enpresekin abian dauden hainbat proiekturen jarraipena eta kontrastea egin da, aurrera begirako proposamenak jasoz: enpresen kapazitaziorako egitasmoak, gestio eraldaketa eta elkarlanerako proiektuak, diru laguntzen kudeaketa eta bitartekaritza, […]
2018-06-26

Urolanprest Guneak langabeziaren jarraipena aztertu eta prestakuntza eskaintza indartzeko ekintzak lehenetsi ditu

Urolanprest Gunea, osatzen duten Urola Erdiko Enplegu eta Prestakuntza eragileak udal ordezkariekin bildu dira Azpeitian, pasa den ekainak 15ean, Iraurgi Berritzenek koordinatuta. Urolanprest Gunearen helburua, Urola Erdiko enplegua, orientazioa eta lan-prestakuntzarako eragileen eskaintza bateratua eta eguneratua jasotzeko topagunea elikatu ,kudeatu eta eragileekin koordinatzea da, eragileen ikuspegitik behar amankomunen arabera proiektuak garatzeko. Ildo honetan, Iraurgi Berritzenen […]
2018-06-22

KLINK Gunearen II. Kafe tertulia ospatu da

Ekainak 20an KLINK: eskualdeko ekintzailetza sustatzeko gunearen baitan II. Kafe tertulia antolatu genuen. Oraingoan, marketing-a eta komunikazioa izan zituzten aztergai eskualdeko ekintzaileek. Erreminta baten bitartez beraien produktua edota zerbitzuak desberdintzeko gakoak jaso zituzten. Ekintzaileek ezagutzak jasotzetik haratago elkar ezagutu eta ezagutzak elkarbanatzeko beta ere izan zuten. KLINK egitasmoak ekintza desberdinen bitartez eta ekintzaileen beharretatik abiatuta […]
2018-06-19

Hainbat eragile ordezkari, irakasle, ikasle eta udal ordezkariak bosgarren urtez elkarrekin eraikitzen proiektuaren baitan lanean

Elkarrekin eraikitzen
Proiektuak Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko ikastetxeez gain hainbat eragilek hartu du bertan parte. Aurten bosgarrenez landu da Elkarrekin Eraikitzen proiektua eta 2017-18 ikasturteari amaiera emateko ekitaldia ospatu zen Ekainak 19 asteartean Azkoitiko Elkargunean. Elkarrekin Eraikitzen proiektuak ikaslea proiektuaren garapenean nahiz honek dakarren ikasketa prozesuan protagonista egiteaz gain hiru […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia