Berriak
2020-11-23
Ekintzailetzan diharduten eragileen hausnarketa prozesua abian da, ekintzaileentzako eskualde erakargarri baten inguruan
Eskualdean zuzenean edo zeharka, ekintzailetzan diharduten eragileak, ekintzaileentzat eskualde erakargarri bat sortzeko behar diren osagaien inguruan hausnarketa prozesua abiatu dute. Prozesu honetan, parte hartzen ari diren eragileak honakoak dira; Izarraitz Lanbide Heziketa, URKOME, BIC Gipuzkoa, TKNIKA eta Iraurgi Berritzen. Lehendabiziko lan saioa, atzo ospatu zuten, azaroak 19 eta bertan oinarri harturik, ekintzailetza ekosistema batek dituen […]
2020-11-20
Iraurgi Lantzen S.A-ren Enpresa Teknikari lanpostua betetzeko deialdian izena eman duten onartu eta ez onartuen zerrenda
Iraurgi Lantzen S.A-k lehiaketa-oposizio ireki bidez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020ko urriaren 14an, Enpresa Teknikari lanpostua betetzeko deialdian izena eman duten onartu eta ez onartuen zerrenda ikus daiteke ondorengo estekan, epaimahiaren konposaketa eta froga teknikoetarako data, ordu eta lekuari buruzko informazioarekin batera. Onartu eta ez onartuen zerrenda GAO
2020-11-19
Urola Erdian Ekonomia Zirkularra sustatuz
Iraurgi Berritzen-ek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak lagundutako jardunaldi bat antolatu zuen joan den azaroaren 11n, eskualdeko ekonomia zirkularraren erronka eta aukerei buruzkoa, enpresei, erakundeei eta Ekonomia Zirkularrean (EZ) interesa duten eragile guztiei zuzendua. Bertan, enpresa, erakunde eta eragile guztiei zuzendutako jardunald honetan, 25 erakundek baino gehiagok parte hartu zuten, […]
2020-11-16
Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean Lidergoa eta Ekintzailetza landuz
Iraurgi Berritzen-ek, Deustuko Unibertsitatearekin duen lankidetza ibilbide luzean, “Lidergoa eta ekintzailetza” irakasgaian parte hartu zuen azaroaren 13an. Bertan, Jesus Mujikak, turismo arloko koordinatzaile gisa, eta Alazne Larrañagak, ekintzailetza arloko koordinatzaileak, “Lidergo ekintzailea, Iraurgi Berritzen kasua” hitzaldia eman zuten. Hitzaldia turismoko 4. mailan eman zen, eta bi zatitan banatu zen: lehenengoan, Jesusek eta Alaznek azpimarratu zuten […]
2020-11-16
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2020-11-13
IB Kontseiluak, eskualdeko elkarlan eredua aztergai izan du Aldundia eta Orkestrarekin
Pasa den azaroak 12an, Iraurgi Berritzen-en Kontseilua (udalak, enpresak, enplegu eta hezkuntza eragileen ordezkariak) bildu da Azpeitian, urteko bigarren topagunea on line ospatzeko. Kontseiluaren helburua hain zuzen eremu sozioekonomiko desberdinen arteko elkarlana sustatzea da proiektu desberdinen bitartez, beti ere eskualdeko sustapen sozioekonomikoa helburu izanik. Guztira arlo desberdinetako 19 pertsonak hartu dute parte Kontseiluan. Oraingo honetan […]
2020-11-13
IB Kontseiluak, eskualdeko elkarlan eredua aztergai izan du Aldundia eta Orkestrarekin
Pasa den azaroak 12an, Iraurgi Berritzen-en Kontseilua (udalak, enpresak, enplegu eta hezkuntza eragileen ordezkariak) bildu da Azpeitian, urteko bigarren topagunea on line ospatzeko. Kontseiluaren helburua hain zuzen eremu sozioekonomiko desberdinen arteko elkarlana sustatzea da proiektu desberdinen bitartez, beti ere eskualdeko sustapen sozioekonomikoa helburu izanik. Guztira arlo desberdinetako 19 pertsonak hartu dute parte Kontseiluan. Oraingo honetan […]
2020-11-12
Urrian langabeziak behera Urola Erdian
Martxoan “Covid-19” osasun krisia hasi zenetik behera egiten ari da Urola Erdian zenbatutako langabetu kopuruak, izan ere, eskualdeko udalerri guztietan jaitsi da langabetu kopurua Irailean eta Urrian. Urrian amaieran, irailean baina 120 langabetu gutxiago zenbatu dira eskualdean. Urola Erdiko langabezia indizea %9,4-ean kokatzen da, %7,9 gizonezkoetan eta %11,2 emakumezkoetan. Une honetan, eskualdeko langabezia indizea, Gipuzkoa […]
2020-11-11
Irekita Hazilan Programaren 7. edizioan izena emateko epea
Urola Erdia eskualdean, Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentzia da Hazilan programa garatzen duena, urtero 15 gazte 20-44 urte bitartekoak laneratzeko helburuarekin. Hazilanek metodologia berritzailea proposatzen du, ibilbide pertsonalizatu batean oinarritua, eta parte-hartzaileen ezaugarri pertsonaletara eta enpresek eskatutako proiektu profesionaletara egokitua. Proiektua zenbait baliabidetan oinarritzen da. Lehen fase batean, pertsonen aktibazioa bilatzen da, eta jarraian, […]
2020-11-09