Eskualdea Elkarrekin Eraldatzen

2019-12-05

• Genero berdintasunaren eragina eskualdearen garapenean.

Iraurgi Berritzenek -Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udalen Berrikuntza eta Garapen agentziak- gaur goizean ospatu ditu Topaketen XVII. edizioa Azkoitiko Elkargunean. Bertan bildu dira Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia, eskualdeko hogeitabi enpresa, eskualdeko bost ikastetxee, Lanbide Heziketa eta Lanbideko ordezkariak.

Ongi etorria egin zaie bertaratutako guztiei, Javier Zubizarreta Iraurgi Berritzeneko Lehendakaria eta Azkoitiako alkatea, Imanol Lasa Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Diputatua eta Iraurgi Berritzeneko zuzendaria Begoña Beobideren eskutik.

Ekitaldia bi atal nagusitan antolatu da. Lehen zatian, IB Sareko Kudeaketa Kontseilua osatzen duten kideekin mahai ingurua ospatu da, Udal, Enpresa, Hezkuntza eta Enplegu Guneetako ordezkariekin, hain zuzen:

Leire Goenaga (Azpeitiko Udala), Cruz Alberdi (Sidenor), Aitor Cordoba (Iraurgi Ikastetxea), Eduardo Sudupe (Izarraitz Lanbide Heziketa), Mª Jesus Etxaniz (Lanbide) eta Itziar Abarisketa Iraurgi Berritzen-eko Enpresa eta Enplegu koordinatzailea.

Mahai inguruan, Kudeaketa Kontseilua eta elkarlan guneen berri eman dute, 2019an zehar landu diren lan lerroak eta elkarlanean garatzen ari diren zenbait proiektu azaldu dituzte. Arlo sozioekonomikoan eskualdeak dituen erronkei aurre egiteko udal eta eremu desberdinen arteko lankidetza ikuspegi amankomun batetik garatzea ezinbestekoak direla azpimarratu da eta orainarteko ibilbidearen balorazio positiboa egin da.

Ekitaldiaren 2. Zatian, Genero Berdintasunaren ikuspegia aztertu da partehartzaileekin, Pilar Kaltzadaren eskutik. Partehartzaileek lan taldetan, genero berdintasunaren ikuspegiak eskualdearen garapenean duen eraginaz hausnartu eta eztabaidatu dute. Bertan hizpide izan dira, gizartean dauden oztopoak: aurreiritziak, baldintzak, egiturak, genero arrakalak besteak beste. Aurrera begira berriz, landu beharreko ekintza desberdinak zein izan beharko lirateken azaldu dira: sensibilizazioa, praktika onen bisibilizazioa, prestakuntza, egitura eta baldintzak egokitzea.

Ekitaldia, Nagore Alkorta Azpeitiako alkatea eta Mikel Arregi Zestoako alkatearen eskutik amaitu da, non ondorio gisa, datorren urtean eskualdean genero berdintasunean eragiteko kompromezua hartu duten eragileek, gune eta proiektu desberdinetan ekintza desberdinak txertatuz.

{myFlickr}photoset_id=72157712142672466{/myFlickr}

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia