Kokapen geografikoa da turisten motibazio nagusia gure eskualdean ostatu hartzeko

2019-12-01

Iraurgi Berritzen eta Deustuko unibertsitateak hitzartutako formakuntza Dualeko proiektua aurrerapausoak ematen ari da, eta horren baitan eskualdeko eskari turistikoaren gaineko azterketa sakon bat egin da.

Azterketa horren lehen emaitzek ondorio esanguratsu bezain baliagarriak eman dizkigute marketing turistikoaren arloan erabakiak hartzeko, hala nola:

  • Eskualdean ostatu hartzen duten %67ak arrazoi geoestrategikoengatik egin du, hau da 3-4 egunetan Euskadi ezagutzera datozen turistak dira eta gure eskualdea hartu dute egoitz nagusi bezela hortik batera eta bestera mugitzeko.
  • %30 eskualdeko baliabide turistikoak erakarrita eta berauek ezagutzera etorri dira.
  • %3 ebento edo ekitaldi konkretuek ekarri dute (kirol edo kultur ekitaldiak).
  • %67ko multzo horretako ia %100ak eskualdea bera ezagutu du eta kontsumo turistikoa egin du bertan (museoa bisitatu, bidegorrian paseatu, kaleko bizia eta poteoa ezagutu e.a.), eta oso ondo baloratu du.
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia