Eskualdeko ikastetxetako zuzendarien mahaiak ikasturte berriko lehen elkarteratzea

2017-10-15

Urriak 10 bildu da IB sarearen baitan eskualdeko Ikastetxe Ordezkarien Mahaia. Berau DBH eta BHI mailak dituzten 5 ikastetxeetako zuzendariez dago osatuta, helburu nagusia elkarren arteko behar eta ikuspegiak bateratu eta gaur egun eta etorkizunean gizarteak dituen eta izango dituen erronkei aurre egiteko ingurune egokiak sortzen joatea da, honetarako ikastetxeen beharrei erantzuna emango dieten proiektu konkretu eta eraldatzaileen garapenean lan eginez”.

Hainbat dira lan markoaren helburu konkretuak:

  • Ikastetxeen artean konfidantzazko harremanak sendotu eta ikuspegiak bateratzea, elkarlan proiektuen garapenaren bidez.
  • Inguruko Eragile sozioekonomikoekin harremanak bilatu eta estutzea.
  • Metodologia berritzaileak/eraldatzaileak garatzen joatea, esperientziak elkartrukatu eta kanpoko ezagutzak inkorporatuz

Lan bileran, 2017/18 ikasturtera begira landuko diren proiektuak finkatzeaz gain, etorkizunera begirako aukera berrietaz eztabaidatu da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia