Eskualdeko orientatzaileekin elkarlanean garatuko diren ekintzak adosteko lehen pausoak eman dira

2020-11-26

Eskualdeko ikastetxeetako orientatzaileekin elkarlanean, ikasturtean zehar orientazio arloan garatuko diren ekintzak zehazteko lan bilera ospatu da.

Hau “Gerolan” proiektuaren baitan kokatzen da eta 3. urtez jarraian garatuko da eskualdean. Ekimena, Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta Hezkuntza arloan identifikatutako behar zehatz bati erantzuna ematea du helburu.

Proiektuak, ikastetxe bakoitzaren behar eta nahietara egokituz, eskualdeko ikastetxeetako orientazio programak aberastea du helburu. Besteak beste, proiektuaren bitartez, ikasleak heuren etorkizunaren inguruan hausnartzeaz sentsibilizatu, eskualdeko errealitate sozioekonomikoa hurbildu nahiz eskualdeko eragile sozioekonomikoen ezberdinen egunerokotasuna ezagutzea ahalbidetu nahi da.

2020-21 ikasturtean garatuko diren ekintzak, DBH4 eta Batxiler mailako ikasleengana bideratuko dira eta eskualdeko 5 ikastetxeetan -Azkoitia BHI, Iraurgi, Ikasberri, Floreaga eta Urola- garatzea aurreikusten dira. Lehen ekintzak urtea amaitu aurretik garatzea aurreikusten da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia