Eskualdeko orientatzaileekin ikastetxeetako orientazio planak indartzen

2022-02-22

Gaur, otsailak 22, “Gerolan” proiektuaren jarraipen bilera egin da ikastetxeetako orientatzaileekin.

Gaurko bileran, batetik, azken hilabeteetan ikaslea bere orientazio-prozesuan protagonista bihurtuz ikastetxeetan egin diren lan saioen balorazioa egin da.

Bestetik, bigarren lan lerroari heltzeko konpromisoa hartu da, eta, beraz, ikasleen interes eta beharrak identifikatu ostean bailarako eragile desberdinekin interakzio dinamika zehatzak egiteko eta harremanetarako espazioak sortzeko ekintzak gauzatuko dira.

Proiektu honek ikasleen orientazio profesionala indartzea du xede, eta ikasturtean zehar gauzatzen diren ekintzak ikastetxeetako orientatzaileekin elkarlanean adosten dira.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia