“Estrategia partekatu eta hedatzen”. Beste bi enpresek garatu dute Estrategia Akzioan proiektua

2015-05-19

Beste bi enpresek hartu dute parte pasa den urtean garatzen hasi ginen proiektuan: Kimu Bat eta Alberdi Mekanizatuak. Pasa den urtean, eskualdeko beste bost empresa eta erakunde batek (Iraurgi Berritzen berak), parte hartu zuten prozesu berean.

Proiektuaren helburua enpresa-estrategiaren eta hau zabaltzeko barne-dinamiken gainean hausnartzea izan da. Guztia, estrategiaren eraikuntza prozesua pertsona talde zabal baten parte-hartzetik abiatu delarik.

Lanaren ondorio bezala, enpresa bakoitzean abiarazi beharreko proiektu garrantzitsuenak lehenetsi dira eta baita bere aplikazio edo ezarpena epe ertainean dinamizatu.

Halaber, ekintzara bideratutako proiektua da, gogoetaren ondorioz ekintza konkretuak abiaraztera bideratutako proiektua. Asmoa ez da izan hausnarketan oinarritzea, hausnarketa hau ekintzara bideratzea baizik.

Proiektuaren dinamizatzailea Alberto Etxeandia (Dinamikak) izan da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia