2026-10-14

Urola Erdiko bost enpresak beren eraldaketa digitaleko proiektuetan urrats berriak eman dituzte ETE Digitala programaren bidez

Industria
Gaur, urriak 14, Iraurgi Berritzenek ETE Digitala 2025-2026 programaren amaierako saioa egin du Azpeitiko Basazabal Jauregian. Urola Erdiko bost industria-enpresarekin garatutako eraldaketa digitalerako laguntza-prozesua izan da. Prozesuan parte hartu duten eskualdeko empresak Arrieta, BESA, Grandes Mecanizados del Norte, Ibiltek eta Odrinox izan dira. Programaren helburua enpresei beren behar digitalak identifikatzen, erronkak lehenesten eta beren errealitatera […]
2026-10-13

Tokiko merkataritza jasangarria sustatzeko kanpaina egingo dute Azkoitian eta Azpeitian

Merkataritza
Urriaren 19tik 25era, Azkoitiko eta Azpeitiko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroek opari jasangarriak eskuratzeko aukera izango dute. Horretarako, tonbola sistema erabiliko da: erosketekin batera boletoak banatuko dituzte dendetan, eta horien bidez jakingo dute bezeroek saririk egokitu zaien.  Sarien artean, egunerokoan berrerabil daitezkeen bi produktu egongo dira: kafea eramateko termoa eta bokata edo bestelako janaria eramateko […]
2026-10-13

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2026-10-09

Energiaren, elikaduraren eta garraioaren arloko erronkei erantzuteko elkartuko dira eskualdeko eragileak eta herritarrak

Tokiko Garapena
Urola Erdiaren trantsizio ekosozialerako estrategiak zehazteko azken urratsak izango dira, Urola Erdia Ispiluaren Aurrean prozesuaren barruan. Eskualdeko sei herrietan herritarrek eta gizarte-eragileek udaberrian adostutako lehentasunetatik abiatuko da: energia, elikadura eta garraioa. Prozesua Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako, Beizamako, Aizarnazabalgo eta Errezilgo udalek elkarrekin abiatu dute. Urola Erdia Ispiluaren Aurrean prozesuaren barruan, energia, elikadura eta garraioaren arloko erronkei […]
2026-10-08

Zerk kezkatzen ditu gaur egun industria-enpresetako IT arduradunak? Urola Erdiko enpresek esperientziak eta irtenbideak partekatu dituzte

Industria
Gaur, urriaren 8an, Urola Erdiko industria-enpresetako 11 IT arduradunekin bildu gara Basazabal Jauregian, beren enpresetan gaur egun dituzten erronka, kezka eta esperientzia nagusiak partekatzeko lan-saio berri batean. Oraingo honetan, espazio hurbil eta parte-hartzaile baten alde egin da, eta IT arduradunak beraiek izan dira protagonistak. Elkarren artean hitz egin dute, arazoak partekatu, egoerak, esperientziak eta irtenbideak […]
2026-10-05

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2026-10-01

Lau ikastetxe, lau erronka: hausnarketatik plan zehatzera

Hezkuntza Ikasiz
Azkoitia BHI, Ikasberri, Izarraizpe BHI eta Iraurgi Ikastetxeko zuzendaritza taldeek IKASEKIN Estrategia prozesuaren lehen saio kolektiboa partekatu dute. Ez da ohikoa lau ikastetxeetako zuzendaritzak mahai berean ikustea, bakoitzaren erronkak partekatzen eta elkarrengandik ikasten. Goizeko helburua argia izan da: ikastetxe bakoitzak aurretik identifikatutako erronka hartu eta ikasturtean zehar lantzeko proiektu eta plan zehatz batera eramatea. Lau […]
2026-09-30

Enpresaren erronkatik proiektu zehatzera: 3 enpresa proiektu hauen lanketan

Industria
INTZA, Grupo SEIN eta Calderería CPK enpresek IKASEKIN Pertsonak prozesuaren lehen saio kolektiboa partekatu dute. Helburua: enpresa bakoitzaren pertsonen kudeaketako behar erreal batetik abiatu, proiektu zehatz bat definitu eta praktikara eramatea. Komunikazioa, zuzendaritza taldeen inplikazioa, pertsonen plangintza edota lan egiteko moduak dira prozesuan landuko diren gaietako batzuk. Beharretik ekintzara: Pertsonen kudeaketa ikuspegitik bakoitzak duen erronka […]
2026-09-28

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2026-09-25

Ikasgelatik lan mundura: ikastetxeen orientazio estrategia elkarlanean indartuz

Gerolan Hezkuntza
Gerolan proiektuak 2026/27 ikasturteko ibilbidea zehaztu du, eskualdeko ikasleei beren etorkizun akademiko eta profesionalaren inguruan hausnartzen eta erabakiak hartzen laguntzeko.   Horretarako, eskualdeko ikastetxeetako orientazio arduradunak Intsausti Jauregian gaur elkartu dira, ikasturtean zehar elkarlanean garatuko diren ekintzak adostu eta planifikatzeko.  Prozesuaren abiapuntua ikaslea bera eta bere interesak izango dira. Ikasturtean zehar ondorengo ekintzak garatuko dira:  Lehenik, […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia