Adimen Artifizial Sortzailean Espezializatutako eta Industria Enpresei zuzendutako Programaren baitan antolatu diren aurreko hiru edizioek izan duten arrakasta ikusita, 4. edizio bat martxan jartzea aurreikusten da laburrean DigiTalentu eta brainandcode.tech-en gidaritzapean.
Adimen Artifizial Sortzailea erabiltzeko trebetasunak garatzea arrakastarako faktore kritiko berria bihurtu da gero eta lehiakorragoa, aldakorragoa eta globalagoa den testuinguru batean errentagarri izaten jarraitu nahi duten industria-enpresentzat.
Ildo honetan, pasa den ostegunean, webinar bat antolatu zen UGGASA, Urola Garaiako Garapenerako Agentzia eta DigiTalentu-rekin lankidetzan. Bertan, programaren 4. edizioaren abiarazpenari buruzko informazioa eskaini zen, Alvaro Zevallosen (DigiTalentu) eskutik. Parte-hartzaileek, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako hainbat industria-enpresetako ordezkariak, IA sortzailea beren enpresetan modu eraginkor eta errentagarrian nola aplikatu ikusi ahal izan zuten. Honetaz gain, programa honen inguruan zituzten zalantzak argitzeko aukera ere izan zuten.
Ondorengo esteka hauetan programari buruzko informazio gehiago lortu eta izen-ematea egin daitezke.
* Gogoratu: Izena ematean “Nola ezagutu gaituzu?” atalean “Iraurgi Berritzen” aipatzea.