Urola Erdia eskualdearen partehartzea Fiturren

2025-01-23
Turismoa

Iraurgi Berritzen-eko ordezkaritza FITUR nazioarteko turismo azokan. 

Iraurgi Berritzen-en eskutik, Urola Erdia eskualdeko eskaintza turistikoak Euskadi Basque Country-ren standean  bere lekua izan du FITUR nazioarteko turismo azokan. 

Berrikuntza moduan aurtengoan Urola Grand Tour proposamen turistikoarekin joan gara azokara. Euskadi Basque Country Grand Tour produktuari lotuta jorratu dugun proposamen turistikoa da Urolakoa, eta bere funtsa eskualdeko txoko desberdinak errepidez egiten den bidaia baten bidez ezagutzera ematea da, geldiuneak eginez. Euskadi Basque Country Grand Tour produktu zabalak duen filosofiari jarraituz eta produktu hortako bigarren etapari, Lekeitio-Zarautz etapari zuzenean lotura eginez sortu da proposamen hau, eta Urola eta Euskadi binkulazio hori egin izanak ohiartzuna ematen lagundu dio FITURen. 

Azokan izan dugun hito garrantzitsuena hala ere HIRUMA proiektuaren aurkezpena izan da. Urola Garaia eta Debagoiena eskualdeekin lankidetzan garatzen dugun proiektu turistikoaren izendapen berria da HIRUMA, eta bere helburua hiru eskualdetako turismoa kanpo merkatuetan modu bateratuan proiektatzea da, hiru zutabetan oinarriturik; Natura, Ondarea eta Produktu lokala-Gastronomia, Euskara, euskal identidadea eta jasangarritasuna ardatz transversal moduan dituelarik. 

Aurkezpenean Ana Azkoitia Iraurgi Berritzen-eko lehendakariak hartu du parte Urola Garaia eta Debagoieneko lehendakariekin batera. Bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismoko Foru Diputatua Azahara Dominguez eta Euskadiko Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria den Clara Navas-en laguntza eta partehartzea izan dugu. 

Eskualdeko ordezkaritza Azpeitiko udaleko zinegotziek, Leire Goenaga eta Mikel Odriozola, Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko udaleko zinegotziak eta Iraurgi Berritzen-eko Turismo arloko kide diren Oihana Aranbarri eta Jesus Mujikak osatu dute. 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia