Eskualdeko enpresak barne-ekintzailetzaren inguruko ezagutza eta esperientziak elkartrukatuz

2022-11-02

Gaur asteazkena, Azaroak 2, Iraurgi Berritzenek lan saio bat burutu du, online formatoan, ondorengo gaiaren inguruan: Enpresa ekintzaileak eta negozio aukera berriak: aukera edo beharra?.

Lan saioa hau eskualdeko enpresa industrialetako zuzendariei zuzendu da eta helburu nagusia negozio-aukeren garapena sustatzea izan da, enpresa bakoitzaren lehiakortasuna eta iraunkortasuna indartzeko, eta eskualdeko ehuna berritzeko palanka gisa.

Horretarako, B+I eta BIC Gipuzkoako adituak izan dira bertan. Saio honetako parte hartzaileek Azpeitiko Irurena Group enpresaren esperientzia ezagutzeko aukera izateaz gain, horrelako prozesuetarako indarrean dauden laguntzen eta zerbitzuen inguruko informazioa jaso, eta bukatzeko, beraien zalantza zein galderak argitzeko aukera ere izan dute.

Lan saio hau Enpresa Gunearen -eskualdeko enpresa ordezkari desberdinak osatutako Gunea- baitan jasotako proposamenekin definitutako Ikasiz Programaren baitan kokatzen da. Bere helburua, enpresaren alderdi desberdinen kudeaketan, ezagutzak eta esperientziak konpartitzea, eta praktika onen sentsibilizazioa eta difusioa da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia