Jardunaldia; Eskualdatzearen gakoak eraikuntza eta gremioen sektorearen eremuan

2022-11-04

Iraurgi Berritzen ekintzailetza arlotik, eskualdatzearen gaia lantzen ari da merkataritza eremuan azkeneko bizpahiru urteetan, kontua da, arazoa ez dela mugatzen jarduera zehatz bati baizik orokorra dela eskualdatzearen arazoa.

Horrela ikusi da eraikuntza arloko hainbat enpresetara gerturatu denean lan taldea enpleguko gaietaz galdezka. Eraikuntza lanbide bezala hartzeko prest dagoen jende falta nabaria da, eskatzen duen dedikazio eta sakrifizioa tarteko.

Egoera honen aurrean, eta Iraurgi Berritzenek ez ohikoa den jarduera ekonomiko bati zuzenduriko jardunaldia antolatu du. Bertan, eskualdatzearen gakoak landuko dira, PKF Attest-ko adituen eskutik eta jarraian Arotzgi (Gipuzkoako Arotzen elkartea) eta Instagik (Instalatzaileen Gipuzkoako elkartea), beraien eskualdatze zerbitzuaren berri emango dute.

Jardunaldiaren helburua, errentagarriak diren negozioen itxiera ekiditea da. Horretarako kontuan hartu beharrekoak jakitea, planfikazio egoki batetik hasita eta eraikuntzako jarduerari bideratuta dauden baliabideen berri ematea da.

Horregatik, jubilazioa gertu edo aurrejubilazioaren ideia buruan izanez gero, egindako inbertsioari etekin ekonomiko bat ateratzea edo langileek jarduerari jarraipena ematea nahi izanez gero, jardunaldi hau zuretzako prestatu da, beti ere, eraikuntzako edo gremio jarduera baduzu.

Ikusi kartela informazio guztiarekin.

Izena emateko klikatu ondorengo estekan.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia