Iraurgi Berritzenek GIB-ekin elkarlanean udan lana bilatzen laguntzeko tailerra antolatu du gazteentzat

2015-06-08

Gazteei zuzenduta, udan lana bilatzen laguntzeko ikastaroa antolatu dute Iraurgi Berritzeneko enplegu zentruak eta orientazio zerbitzuak, eta Gazte Informazio Bulegoak.

Udan lana nola eta non bila daitekeen azalduko da tailerrean eta oinarrizko Curriculum edo aurkezpen eskutitza egiten irakatsiko dute.

Ikastaroa ekainaren 16an izango da, 16:00etatik 17:30etara, Sindikatu Zaharrean. Saioa dohainik izango da eta aurrez izena eman behar da, gib@azpeitia.eus helbidera mezu bat bidalita edota 943 15 71 60 telefonora deituta.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia