LANZITUZ, lan sozietateak sortuz V. Edizioa bukatu da

2018-04-24

Apirilak 18an bukatu zen LANZITUZ programaren baitan antolatutako IDEIATIK ENPRESARA tailerra. Tailerrean eskualdeko langabetuek berauen negozio ideia ardatz harturik, ideiaren bideragarritasuna, enpresa bat martxan jartzeko pausoak eta berauen kudeaketaren inguruko gaiak landu dituzte.

LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ proiektuak eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.

Proiektuak ekintzailetza kolektiboa sustatzea ere helburu du eta horretarako, taldean etortzen diren ekintzaileei aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen zaie, beren proiektua aztertu eta bideragarritasuna lantzeko. Sortu ondoren ere, bidelagun izango gara jarraipen zerbitzuaren bitartez.

Hurrengo edizioa, ekainean hastea aurreikusten da, interesa eduki ezkero jarri gurekin harremanetan telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia