SPRIren diru laguntzen aurkezpena eskualdean

2015-04-28

Datorren astean, apirilak 29 asteazkena, SPRI-ko Berrikuntza departamentuko arduradun den Josu Ocariz izango dugu Azkoitiko Intsausti Jauregian.

Jardunaldia enpresa industrialei zuzenduta dago eta helburua, SPRI-k, enpresei eskaintzen dizkien diru laguntzak zein diren azaltzea izango da. Enpresek diru laguntza guztien berri izateaz gain, beraien dudak azaltzeko aukera izango dute. Aukera oso ona da eskualdeko enpresentzat eta Iraurgi Berritzenetik, parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Hitzordua datorren asteazkenean, apirilak 29, Azkoitiko Intsausti Jauregian izango da, arratsaldeko 15.00tatik 16.30tara. Izen emateko deitu 943 85 11 00 telefonora edo idatzi e-mail bat abereziartua@iraurgiberritzen.com helbidera. Bertan ikusiko dugu elkar!

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia