SPRIren diru laguntza programen aurkezpena eskualdeko enpresentzat

2015-04-30

Josu Ocariz, Berrikuntza departamenduko arduradunaren eskutik, SPRIk kudeatzen dituen laguntzen berri eman zaie eskualdeko enpresei.

Aurkeztu diren laguntza programak, dibertsifikazioa, pertsonen partaidetza, kudeaketa aurreratua eta tecnología berrietan oinarritzen dira. Programa bakoitzaren ildo nagusiak argitu ditu eta diruz lagundu daitezkeen ekintzak zeintzuk diren adierazi die enpresei. Programa guzti hauen azken helburua, ezagutza enpresetan txertatzea da eta ondorioz, enpresen lehiakortasuna hobetzea.

Jardunaldian, 12 enpresek hartu dute parte, tamaina eta jarduera desberdintakoak. Enpresek orokorrean horrelako ekimenak positiboki baloratzen dituzte, beti lortzen bait da informazio interesgarria.
Eskertzekoa da, SPRIk eman digun aukera jardunaldi hau antolatzeko. Ea orain animatzen diren enpresak proietuak aurkeztera eta gure eskualdean proiektu berritzaileak garatzen diren.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia