Telelanaren legedi berriaren aplikazioa enpresetan izan dute hizpide Urola Erdiko enpresek

2020-10-26

Eskualdeko enpresetan Covid-19ak sortutako egoerei aurre egiteko Ikasiz Programa jarraitzen da garatzen IBren eskutik. Honen helburua, antolaketa eta kudeaketaren inguruan ezagutzak, informazioa eta esperientziak konpartitzea da, enpresen arteko lan bilera telematiko desberdinen bidez.

Pasa den urriak 21ean, urteko 7. Lan Saioa ospatu zen, eta “Telelanaren legedi berriaren aplikazioa enpresetan” izan zen hizpide eskualdeko enpresen artean. Bertan, LKS Next Legal-eko Jaione Badiola eta Ander Sansinenea adituen eskutik, enpresek aukera izan zuten, RD 28/2020 legedi berriaren alderdi esanguratsuenak aztertzeko ikuspegi juridiko batetik, eta bestetik urrutiko langileen kudeaketak enpresan duen eraginaz, eta modu eraginkor baten kudeatzeko eskatzen duen kultura aldaketa, lidergo mota eta antolaketa eredua sustatzea, eta baita eskaintzen dituen aukerak, talentua eusteko eta erakartzeko.

Enpresa eta adituen arteko elkarrizketan, legearen inguruko galderak eta kasuak argitzeko aukera izan zuten eta orohar, enpresa gehienak bat datoz etorkizunera begira gai hau lantzeko egongo den beharrarekin, nahiz eta orainarte Covid-19 osasun krisiak behartuta egin den modu informalean.

Lan saioan, eskualdeko hamar enpresetako ordezkariek hartu zuten parte: Sarralle Group, Ibarmia Innovatek, Ukabi, Elkarmedia, Lan Mobel, Domusa, Sammic, Biele, Sidenor, Grupo Glual; LKS eta IBko lan taldea.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia