Turismoko Plan Estrategikoa garatuz eskualdeko eragileekin elkarlanean

2024-04-30
Turismoa

Elkarrekin Urola Erdia Eraldatzen 2022-2027 Plan Estrategikotik ondorioztatutako behar bati erantzunez, eskualdeko turismo estrategia eragile desberdinek eskaini ditzaketen ekarpenakin alineatzeari dagokionari hain zuzen, gaur apirilak 29 lan saio kolektibo bat burutu da Azkoitiko Abaraxka aterpetxean.

Bertan, eskualdeko Turismoaren sektoreko eragileez gain, Merkataritza, Industria, produktu gastronomikoen ekoizleak, Kirol ekitaldien antolatzaileak, eskualdeko udalak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak ere izan dira, 31 partehartzaile bildu direlarik guztira.

Turismoan adituak diren aholkulariek gidatuta, partehartzaileen iritzi eta ikuspuntuak jaso ahal izan dira, datozen 3 urteetan garatuko diren lerro nagusiak zehazteko balioko dutenak.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia