Gaur, Loiolako Gogartetxean, IB Sarearen XXII. Topaketak ospatu dira. Bertan, eskualdeko sozioekonomia alorreko hainbat eragile bildu dira, besteak beste, enpresak, ekintzaileak, ikastetxeak, merkataritza-elkarteak, enplegu eta turismo arduradunak, baita udaletako ordezkariak ere.
Ana Azkoitia Azkoitiko alkateak eta Iraurgi Berritzeneko lehendakariak eman dio hasiera ekimenari. Ondoren, Begoña Beobide agentziako zuzendariak UE 22-27 Plan Estrategikoaren baitan garatu eta garatzen ari diren ekintzen jarraipena egin duelarik.
Aurtengo topaketen helburu nagusia eskualdeak etorkizunean izango dituen joeren inguruan hausnartzea izan da. Hala nola biztanleria, jaiotze/heriotzak, teknologia berriak, enpleguaren joera eta etxebizitzaren inguruan esaterako. Horretarako, Prospektiker-etik Iñaki Elzaurdi eta Borja Pulido kontsultoreek eman diote ikuspegi orokorra gaiari.
UE 22-27 Hausnarketa estrategikotik ateratako lan lerroak aurrez aipatutako joerekin alderatzeko eragileekin egindako dinamiketan mugikortasuna, industriaren garapena, hezkuntza sistema eta enplegu duina izan dira hauek lehenetsi eta elkarren artean landu dituzten lan lerroak.
Partehartzaileek beraien arteko harremanak sendotzeko aukera bikaina izan dute gaurkoan, izan ere, Iraurgi Berritzenen lan eredua, gardentasunean, hurbiltasunean eta konfiantzazko harremanetan oinarritzen da hain zuzen.
Amaiera, Nagore Alkorta, Azpeitiko alkatea eta lehendakari ordeak eman dio ekitaldiari.