Pasa den maiatzaren 12an Goiekin (ordizian) egon ginen, ELKARREKIN ERAIKITZEN proiektuaren esperientzia partekatzen, duela bi urtetik Urola aldeko 5 ikastetxeren artean lantzen ari garen proiektua, hain zuzen ere; proiektuaren xedea ikasleen artean ekintzaile-balioak sustatzea eta dauden egiteko moduak aldatzea da.
Bileraren helburua Goierri eskualdeko ikastetxeei gure esperientziaren berri ematea izan zen. Bertan, Urola aldeko 2 ikastetxe, Goierriko 7, Berritzegunea, bi eskualdeotako garapen agentziak -Iraurgi Berritzen eta Goieki- eta Orkestra, proiektua koordinatu duen erakundeak hartu genuen parte.
Proiektua oinarri hartuta, iritziak partekatzeko eta trukatzeko aukeraz gain, mota honetako proiektuetan kontuan hartu behar diren gakoei buruz eztabaidatzeko egokiera izan genuen. Gako horiek dira, besteak beste, eskualdearen garapenean ikastetxeek izan dezaketen eginkizuna, proiektuen garapenean ikasleak protagonista izatearen garrantzia, irakaste-metodologia berrien ezarpena, hausnarketarako eta elkarrekin ikasteko esparruen sorrera edota agentzien egitekoa gisa honetako prozesuetan.
Ekimen hau IKASGOIRAURKI proiektuaren barnean kokatzen da, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen duena; bertan, Goieki eta Iraurgi Berritzen garapen-agentziek laguntzen dugu, eta Orkestrak egiten ditu koordinazio lanak.
Bileraren helburua Goierri eskualdeko ikastetxeei gure esperientziaren berri ematea izan zen. Bertan, Urola aldeko 2 ikastetxe, Goierriko 7, Berritzegunea, bi eskualdeotako garapen agentziak -Iraurgi Berritzen eta Goieki- eta Orkestra, proiektua koordinatu duen erakundeak hartu genuen parte.
Proiektua oinarri hartuta, iritziak partekatzeko eta trukatzeko aukeraz gain, mota honetako proiektuetan kontuan hartu behar diren gakoei buruz eztabaidatzeko egokiera izan genuen. Gako horiek dira, besteak beste, eskualdearen garapenean ikastetxeek izan dezaketen eginkizuna, proiektuen garapenean ikasleak protagonista izatearen garrantzia, irakaste-metodologia berrien ezarpena, hausnarketarako eta elkarrekin ikasteko esparruen sorrera edota agentzien egitekoa gisa honetako prozesuetan.
Ekimen hau IKASGOIRAURKI proiektuaren barnean kokatzenda, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen duena; bertan, Goieki eta Iraurgi Berritzen garapen-agentziek laguntzen dugu, eta Orkestrak egiten ditu koordinazio lanak.
Link: https://elkarrekineraikitzen.wordpress.com