Garapenerako eta berrikuntzarako agentzia moduan, eskualdeko eragile sozioekonomikoekin agentziak duen harreman eredua aurkeztu zen pasa den Urtarrilak 31, Hernanin ORONA Fundazioak duen egoitzan.
Arizmendiarrieta Fundazioak, Oreki Fundazioa eta Goierri Valley-ren laguntzarekin antolatu zuen “Enpresen arteko Lankidetzari buruzko II. Jardunaldian”.
Euskal Herriko enpresa elkarte eta garapen agentzia desberdinak bildu ziren bertan, etorkizunera begirako elkarlan aukerak sustatu eta esperientzia desberdinak partekatzeko aukera izanik.
Aukera interesgarria izan zen sareko eragile sozioekonomikoekin agentziak duen lan eredua azaldu eta ondorioz posible egin diren hainbat elkarlan proiektu balioan jartzeko.
Agentziak argi du baldintzak sortzen joan behar dela, epe ertain eta luzera eragina izango duten proiektu handien sorreran eta garapenean eragin ahal izateko, bai eskualdean zein handik kanpo. Hori da Iraurgi Berritzenen egitekoa, tokiko-garapenean eragina izatea eta eskualdea eraldatzeko inguruneko baldintzak sortzea, eskualdeko eragileekin elkarlaneko gobernantza ereduaren bitartez.