Zibersegurtasun Gosariak: Ikasiz 4.0

2020-11-24

Iraurgi Berritzen-ek, ZIURrekin lankidetzan (Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroarekin), Zibersegurtasun Gosariak: Ikasiz 4.0 antolatuko ditu 2020ko Abenduaren 2tik 2021eko Urrira bitartean, Zibersegurtasun Industrialean sakontzeko helburu nagusiarekin. Horretarako, abenduaren 2ko lehen saio honetan, honako gai hauek jorratuko dira:

  • Ziur Fundazioaren ekimena eta zerbitzuak enpresei ezagutaraztea.
  • Telelanaren eta hornitzaileen sarbidearen arloan izan daitezkeen estrategien berri ematea enpresei, Zibersegurtasunaren ikuspegitik.
  • Enpresek zibersegurtasun industrialean sakontzeko duten interesa ezagutzea.

Bestalde, saio honetan ere, eskualdeko enpresek beren barne-sistemen “Zibersegurtasun industrialaren autodiagnostikoa” egiteko aukera izango dute.

2021ean, beste 3 saio egingo dira, alderdi hauek lantzeko:

  • 2021eko Martxoa: “2. Saioa: Zibersegurtasun funtzioa, Zibersegurtasun industrialeko mitoak + Industriako mehatxuak”.
  • 2021eko Ekaina: ” 3. Saioa: Sareen segmentazioa”.
  • 2021eko Urria: “4. Saioa: Besteak: CISOS, CAPACITACIÓN, CESO, IOT LCOUD SOC OT, ETC…”

Bestalde, gosari horiek biltzen dituen Ikasiz 4.0 lan-ildoak bi helburu nagusi ditu, batetik, eta Enpresa Guneko ordezkarien proposamenari erantzunez, enpresetan garatzen ari diren ezagutza, praktiken esperientzia onak eta proiektuak partekatzea, horrela eskualdeko enpresetan hobetzeko aukerak biderkatzeko eta, bestetik, bereziki industria-sektorean eragiten ari diren joera teknologikoetan sakontzea, Covid-19aren ondorioz premia hori gehiago nabarmendu baitute.

Online izango den jardunaldi honetan parte hartu nahi duten enpresak, bertako programa zein den jakin nahiko balute, hemen klikatu dezakete, eta bertan parte hartzea nahiko balute, Iraurgi Berritzenekin harremanetan jarri, honako modu honetan: 943 02 60 69 telefonora deituz edo info@iraurgiberritzen.eus helbidera idatziz.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia