Iraurgi Berritzen eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia-ren arteko elkarlana Ignaziotar Urtearen eskaintza turistikoaren garapenerako

2020-11-26

Iraurgi Berritzen-eko eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren arduradunen arteko lan bilera burutu zen Intsausti Jauregian pasa den Azaroaren 20an.

Bilera honen xedea Inaziotar Urtearen ikuspegi turistikoa elkarlanean garatzeko proposamena mahairatu eta elkarlan hori lan hitzarmen batean islatzeko aukerak aztertzea izan zen.

Iraurgi Berritzeneko ordezkaritza zabala Javier Zubizarreta lehendakariak burutu zuen, Nagore Alkorta lehendakari ordea, Begoña Beobide Zuzendaria, Jesus Mujika Turismo arloko koordinatzailea eta Juan Bautista Mendizabal eta Josu Labaka Azkoiti eta Azpeitiko zinegotziekin batera. Basquetour-etik aldiz Daniel Solana Zuzendaria eta Iker Urcelay Teknikariak hartu zuten parte.

Inaziotar Urtea 2021 Maiatza eta 2022ko uztaila bitartean Loiolako Inazioren 500. Urteurrena ospatzeko Jesusen Lagundiak antolatu dituen ekintzak antolatu eta aurrera eramateko bilgarria dela esan daiteke. Ikuspegi turistikotik eragina izango du, eta hor kokatzen da Turismoan eskumenak dituzten erakundeen partehartzea.

Sintonia onean eta emaitza onekin burutu zen lan bilera, datorren bi urtetarako lan hitzarmen bat sinatu ahal izateko oinarriak adostuta gelditu bait ziren. Hitzarmen horren arabera, Iraurgi Berritzenek hartuko luke bere gain Inaziotar urteko ikuspegi turistikoa garatzearen ardura, beti ere Basquetour-ekin koordinaturik eta Loiokako Santutegia-Jesusen Lagundiaren parte hartzea bilatu eta eraginez, beste eragile batzurenarekin batera. Aldiz, Basquetour-ek lanketa hau burutu ahal izateko balibide ekonomikoak jarriko lituzke.

Lan hitzarmen honen ondorioz garatuko litzateken lan guztiak Loiolako Santutegia eta San Inazioren figuraren inguruan egiten den lanketa turistikoan inflexio puntu bat jartzea espero da, Jesusen Lagundiarekin mantentzen diren lan harremanekin gertatuko litzateken bezala.

Intsaustiko bilera honek Loiolan Santutegiko eta Inaziotar Urtearen batzordeko arduradunekin burutu zen beste bilkura batean izan zuen jarraipena. Bertan, Intsaustin hitz egin eta adostutakoen berri eman zitzaien Loiolako arduradunei eta guztiek elkarlanean jarraitzeko borondate eta gogoa azaldu zuten.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia