Gobernantza eredua, eskualdeko lehiakortasuna bultzatzeko oinarri

2020-12-11

Abenduak 10, osteguna, eskualdeko gobernantza eredua eta lehiakortasun neurgailuen inguruan hausnartzeko lan bilera ospatu da Azkoitian. Lan bileran, eskualdeko udal ordezkariak -Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako udalak- Orkestra -Lehiakortasunerako Euskal Institutua- eta Iraurgi Berritzenen lan talde teknikoak hartu du parte. Lan bilera, “Lurralde Garapeneko Laborategia” ekimenaren baitan kokatzen da eta enpresa eragileekin Azaroak 12an egin zen lan bilerarenaren jarraipena izanez.

Gobernantza ereduari dagokionean, egun Iraurgi Beritzenen eragile sarearen egitura aztertu da irizpide ezberdinen artean. Besteak beste, egun izaera ezberdineko eragileeak antolatu eta hauen parte hartzea bermatzeko sustatzen diren lankidetza espazioak izan dira hizpide. Lan bileran, balioan jarri da egun Urola Erdiko eragile sareak izaera ezberdineko eragileen –Udal, Enpresa, Hezkuntza nahiz Enplegua- lankidetza sustatzeko duen gaitasuna eta era berean IB Sarearen egiturak azken urteetan egin duen ibilbidea azpimarratu da.

Datozen urteei begira, Urola Erdiko gobernantza ereduaren erronkak izan dira aztergai. Aipatu diren gaien artean, honakoak aipatu dira:

  • Iraurgi Berritzenen gobernantza eredua garatzen jarraitzea “Turismoa”, “Merktaritza” nahiz “Ekintzailetza” arloetan eta hau egun egituratua dagoen eragile sarearekin lerrokatzea.
  • Sare egituran parte hartzen duten eragile ezberdinen partehartzea nahiz inplikazioa bermatu eta sustatzea.
  • Urola Erdia eta lurralde historikoak beregain dituzten espazioak lerrokatzea.
  • Sare egiturara bestelako eragileak -Unibertsitateak, Zentro teknologikoak, SPRI, BIC, etab.- erakartzen jarraitu eta hauen partehartzea sustatzea.

Lehiakortasun neurgailu dagokionean berriz, eremu ezberdineko hainbat neurgailuren errepasoa egin da. Besteak beste, hizpide izan dira, demografía, enpresa, langabezia nahiz I+G+b adierazleak izan dira hizpide eta Urola Erdiko datuak gainontzeko eskualdekoekin alderatu dira. Datozen hilabeteetan neurgailu hauek landu eta jarraipena egitearen garrantzia aipatu dira.

Amaitzeko, datozen hilabeteetan eskualdeko gobernantza eredua nahiz neurgailuen azterketa eta interpretazioa lantzen jarraitzeko konpromezua hartu dute lan bileran parte hartu duten eragile ezberdinek.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia