Eskualdeko ikasleak eragileekin harremanetan Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren baitan

2022-02-03
Elkarrekin eraikitzen

8. urtez jarraian martxan da eskualdeko eragileak eta ikastetxeetako ikasleak harremanetan jartzen dituen Elkarrekin Eraikitzen proiektua.

Proiektuan, eskualdeko 5 ikastetxek, 10 irakasle inguruk, 40 eragilek, eta 200 ikasle baino gehiagok parte hartzea aurreikusten da.

Lehendabiziko fasean, proiektuaren gidaritzaz arduratuko direnekin egitasmoa egokitu eta lan-prozesua adostu da. Bigarren faseari, aldiz, Iraurgi Berritzenek dinamizatutako saioarekin eman zaio hasiera.

Datozen hilabeteetan, ikasleek, beren interesetatik abiatuz, eskualdeko egoera sozioekonomikoaren erakusle diren kasuak (industria, merkataritza, osasuna, lehen sektorea, ekintzailetza, enplegua, kultura eta komunikabideak, gizarte zerbitzuak) landuko dituzte. Beren jakinmin eta interesak asetzeko behar duten informazioa lortzeko eragileekin jarriko dira harremanetan, eta behin informazioa bilduta, beren gelakideekin partekatuko dituzte lanak.

Proiektuak, ikaslea, bere ikasketa-prozesuaren erdigunean jartzen du, eta hainbat gaitasun (iniziatiba, talde lana, komunikazioa…) garatzeaz gain, ikas-prozesuan metodologia desberdinean murgiltzeko eta eskualdeko errealitate sozioekonomikoa bertatik bertara ezagutzeko parada izango dute ikasleek.

Hona hemen proiektuko parte hartzaileen testigantzak jasotzen dituen bideoa:

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia