AZTARNA proiektua martxan da Urola Erdiko enpresetan ingurumen-aztarna murrizteko eta trantsizio ekologikoa sustatzeko

2026-07-02
Industria

Iraurgi Berritzenek bultzatutako IkasEkin prozesuaren bidez, enpresa partertzaileek ingurumen-aztarna neurtu, hobekuntza-aukerak identifikatu eta lehiakortasuna indartzeko bide-orri pertsonalizatua garatuko dute.

Ekainaren 18an eman zitzaion hasiera Iraurgi Berritzen-etik martxan jarri dugun AZTARNA proiektuari, Urola Erdiko industria-ehuna osatzen duten enpresak ingurumen- eta trantsizio ekologikoan laguntzea helburu duen ekimenari. Gaur egin da lehenengo lan-saioa, eta datozen hilabeteetan eskualdeko lau enpresarekin garatuko da proiektua.

Ekimenaren helburua da enpresen ingurumen-aztarna aztertzea, eta horren gainean, energia-eraginkortasuna hobetzeko, karbono-isuriak murrizteko eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko neurriak identifikatzea, besteak beste.

Proiektuak hainbat fase izango ditu: sentsibilizazio- eta prestakuntza-saioak, datu-bilketa eta diagnostikoa, ingurumen- eta karbono-aztarnaren kalkulua, hobekuntza-neurrien identifikazioa eta azkenik, enpresa bakoitzarentzako ekintza-plana edo bide-orria.

Era berean, proiektuak enpresen arteko esperientzia-trukea eta jardunbide egokien partekatzea sustatuko ditu, eskualdeko industria-sarearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna indartzeko.

AZTARNA Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin finantzatutako ekimena da, eta Iraurgi Berritzenek sustatzen du, eskualdeko enpresei trantsizio ekologikoan, energetikoan eta deskarbonizazioan laguntzeko helburuarekin.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia