IB SAREA Kontseiluak Urola Erdiko 2022-2027 Plan Estrategikoaren garapen-maila aztertu du

2026-07-09
Tokiko Garapena
Kontseiluak Plan Estrategikoaren aurrerapenak eta inpaktua aztertu ditu, eta datozen hilabeteetako lan-ildo nagusiak partekatu ditu.

Gaur bildu da Azkoitian IB SAREA Kontseilua, eskualdearen eraldaketa sozioekonomikoa sustatzea helburu duten zazpi eremu sozioekonomikoetako ordezkariez osaturikoa ( Urkome, Izarraitz Lanbide Heziketa, Ekintza Mekanizatuak, Astigarraga Kit Line, Lanbide, Maxixatxen, Azpeitia eta Azkoitiako udala, Izarraitzpe Ikastola, Tknika, Abaraxka)

Lan-saioaren ardatz nagusia Urola Erdiko 2022-2027 Plan Estrategikoaren helburuen garapen-mailaren jarraipena partekatu eta aztertzea izan da, balorazio orokorra positiboa izan delarik.

Testuinguru horretan, planaren helburu estrategikoak, eta abian dauden proiektuek duten inpaktua eta emaitzak neurtzeko irizpide sistema aurkeztu da Kontseiluan. Jarraian IB SAREA Kontseiluaren ardurapean dauden helburuen betetze maila, inpaktua eta adierazleak aurkeztu dira.

Jarraipen sistemak aukera ematen du Plan Estrategikoak dituen helburu guztien garapenaren jarraipena izateko: eskualde-egitura eta lankidetza indartzea, azpiegiturak hobetzea, jarduera ekonomikoa sustatzea, hezkuntza eta prestakuntza sistema indartzea, trantsizio ekologikoa bultzatzea eta enplegu duin eta kalitatezkoaren oinarriak sendotzea.

Era berean, lortutako emaitzak eta sortutako balioa eskualdeko eragile eta gizarte osora nola zabaldu eta gizarteratu aztertu da, Plan Estrategikoaren ezagutza, parte-hartzea eta inplikazioa indartzeko helburuarekin.

Bileran, Enplegu eta Tokiko Garapen Planaren aurrerapenak ere partekatu dira, datozen hilabeteetarako aurreikusitako lan-ildo nagusiak aurkeztuz.

Amaitzeko, IB SAREA Kontseiluak lankidetzazko gobernantzaren garrantzia berretsi du eta eskualdeko eragile publiko eta pribatuen arteko elkarlana indartzen jarraitzeko konpromisoa azaldu du.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia