Iraurgi Berritzeneko Gobernantza, REDEL-en eredugarri

2021-05-03

Aurreko apirilak 27an, Tokiko garapen-agentzien zeregina harreman-eredu berri baten sustapenaren lanketaren barruan, REDELen (Toki-garapenerako erakundeen sarea) garatzen ari diren web-mintegien zikloaren barne, Iraurgi Berritzenek bere Gobernantza ereduaren berri eman zien, Euskadi eta Espainiako beste 45 garapen agentziei.

Bertan, gaur egun Iraurgi Berritzenek duen Gobernantza Eredua azaldu zuen bertako zuzendari den Begoña Beobidek, non besteak beste honako gaiak landu zituen: arlo bakoitzeko (enpresa, hezkuntza, Enplegua eta formakuntza, ekintzailetza, turismoa, merkataritza eta tokiko garapena) lan eredua, prozesuak, eta garapen agentziaren rola, eskualde ikuspegiaren garrantzia eta nola ez, eragileen arteko elkarlan eta beharren azterketa partekatuak.

Bestalde, ekitaldian Sebas Zurutuzak Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategiaren zuzendari nagusia denak, Gipuzkoako gobernantza ereduari buruz eman zuen hitzaldia, Bartzelona Activatik berriz, Jarduera ekonomikoko polo berriak Bartzelona hirian lemapean, Montse Basorak hitzegin zuen, eta amaitzeko, David Murielek Medina del Camporen garapen jasangarrirako estrategiaren berri eman zuen. Amaitzeko, Oriol Estela, Tokiko Garapenerako aditu den ekonomilariak, azaldutako gai guztiekin hausnarketa partekatu bat egin zuen.

Iraurgi Berritzenenek, bere Tokiko Garapen Arloaren baitan duen helburua, arlo sozioekonomikoan inguru berritzaileak eta proiektu estrategikoak sortzeko politikak eta estrategiak sustatzea da udalen arteko elkarlanaren bitartez, eta eskualdeko Gobernantza ereduarengan baliatuz eta bereziki sendotuz.

 

gotomeeting

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia