2019-05-29

TURISMO – UEMA bilera, Zumaia 2019-05-14

Euskarak turismo jardueran duen presentzia aztertu eta berau indartzeko bideak eta moduak bilatzeko lan bilera bat ospatu zen Zumaian Maiatzak 14an. Bilera horretan UEMA erakundeko kideak, udalerri desberdinetako euskara teknikariak eta garapen agentzietako nahiz udalerri desberdinetako turismo sustatzaileak hartu zuten parte. Etorkizunean jarraitzeko lan ildoak finkatu ziren eta lan talde desberdinak osatu ere bai, bilera […]
2019-05-17

Bidelan programan izena emateko epea ireki da

Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, Maiatzaren 27tik Ekainaren 4ra Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeei zuzenduta. Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango ditugu bertan (Ekintzailetza, Elikagaien Manipulazioa eta Garraioa, Industria eta Menpekotasuna – 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza […]
2019-05-08

Enpresekin proiektu berriak garatzeko eskaerak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren sustapen ekonomikoa eskualde ikuspuntuaren ekarpenaren bidez bultzatzeko programaren baitan, bost proiektu berri aurkeztuko dira Iraurgi Berritzenen eskutik. Programa honen helburu nagusia eskualde arloko estrategiak, gaitasunak eta dinamikak lankidetzan sustatzea da eta horrela, sustapen ekonomikoaren bidez, lurralde, gizarte, ekonomia eta ingurumenari lotuta kohesio handiago bat eratzen laguntzea. Hiru lan ildo nagusietan kokatzen dira […]
2019-05-07

Gipuzkoako Gobernantza Ereduaren Lanketan parte hartzea

Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Berrikuntza eta Garapen Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren baitan sustatutako, Eskualde Gobernantzen Lanketa prozesuan parte hartzen hasi da pasa den apirilak 30ean Gipuzkoako beste eskualdeekin batera. Proiektua hain zuzen Lurralde Garapeneko Laborategian lantzen ari da Orkestraren eskutik. Prozesuaren helburu nagusia, 2020 urterako Gipuzkoan gobernantza eredua eskualde mailako artikulazio batekin […]
2019-05-07

Hasi da “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” izeneko prestakuntza-ziurtagiria lortzeko ikastaroa

Pasa den apirilaren 17an eman zitzaion hasiera ikastaroari eta 5 hilabeteko iraupena izango du. URKAIKO baserritarren kooperatibak Zestoan duen egoitza nagusian du kokalekua eta guztira, 14 dira partehartzaileak, hautetatik 7 eskualdekoak dira, 5 Azpeitiarrak eta 2 Azkoitiarrak. Urrian 2an amaituko da eta partaideek “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” izeneko prestakuntza-ziurtagiria eskuratuko dute. HAZIren eskutik, Lanbide-Euskal Enplegu […]
2019-05-06

1504 turista hartatu dira Eskualdeko Turismo Bulegoan Aste Santuko opor sasoian

Turista independientea edo bere kabuz bitartekaritzarik gabe etorri den turista gaileindu da opor sasoi honetan ohikoa denez, guztira 904 izan direlarik. Taldeko bidai antolatuan etorri direnak aldiz 600 izan dira. Aurreko urteetako tendentziarekin jarraituz, txangozaleak (Euskal Herrian jatorria dutenak) eta Espainiar turistak (Aste Santuak Euskal Herriko txoko desberdinak bisItatzeko aprobetxatzen dutenak) izan dira gehien, baina […]
2019-05-01

Bailaran Orientazio aukerak indartzen

Pasa den Apirilak 5ean bildu ziren bailarako 5 ikastetxeetako orientatzaileak Izarraitz Lanbide Heziketaren egoitzan IB Hezkuntza markoan. Eskuartean dituzten proiektuen inguruan eztabaidatu eta aurrera begira eman beharreko pausoak adostu zituzten bertan. Ondoren, elkarren arteko harremanak estutu asmoz, Izarraitz Lanbide Heziketaren estrategia, erronka eta harreman aukerak ezagutzeko aukera ere izan zuten instalazioetara bisita bat eginez. Beharrezkoa […]
2019-04-11

Etorkizuneko ekintzaileak sentsibilizatzen

Azken urteetan ohitura bilakatu den moduan, Izarraitz Lanbide Heziketa zentroak eta Iraurgi Berritzenek ekintzailetzaren inguruko sentsibilizazio saioak antolatzen dituzte beraien ikasleei zuzenduak. Izarraitz Lanbide Heziketak, Urrats Bat programaren baitan, errekurtso materialak zentroko ikasle, ikasle ohi eta bertan formakuntzetan parte hartzen duten ikasleei eskuragarri ipintzen dizkie eta Iraurgi Berritzenek aldiz bere ezagutza eta esperientzia partekatzen ditu. […]
2019-04-05

IB Kontseiluan bailarako gazteen talentua erakartzeko proiektu berria onartu da

IB Sarearen Kontseilua bildu da apirilak 4ean Azkoitian. Urola Erdiko Enpresa, Hezkuntza eta Udal ordezkariek osatzen dute Kontseilua. Kontseiluaren helburu nagusietako bat, eskualdeko eragile arteko elkarlana bultzatzea da egitasmo konkretuen bitartez.Azken Kontseiluan, gune bakoitzaren berri eman eta eragileek elkarlanean abian dituzten proiektuen jarraipena eta azterketa egin da proiektu berrien proposamena eginez. Besteak beste, enpresek eskualdeko […]
2019-04-03

Bailarako 12 enpresek bisitatu dute TECNICUR enpresa bere esperientzia ezagutzeko

Pasa den Martxoak 28, TECNICUR enpresaren esperientzia ezagutzeko aukera izan zuten IB Sareko hainbat enpresek IKASIZ proiektuaren markoan. Proiektu honek, eskualdeko enpresetan garatzen ari diren proiektu, prozesu eta kudeaketa praktika onak partekatzea du helburu enpresen artean, elkarren arteko ikasketa prozesuak ahalbideratu eta gertuko harremanak sustatzen joateko beraien artean. Bertan, instalazioak bisitatu eta duten negozio eredua […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia