2018-06-14

Bigarren urtez jarraian Urola Erdiko Zientzia eta Teknologia Azoka ospatu da

Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak eskualdeko eragileen partehartzea nahiz lankidetza bermatzeko artikulatzen duen eragile sarean kokatzen da ekimena. Zehazki, “IB Sarea” lankidetza sarearen baitan egituratzen den Hezkuntza Gunean du jatorria eta eskualdeko 5 ikastetxeek – Azkoitia BHI, Floreaga Salestar Ikastetxea, Iraurgi Ikastetxea, Azpeitiko Ikastola Ikasberri eta Urola Ikastola – hartu dute parte […]
2018-06-14

Abian da 2018ko Global Training beken programa

30 urte baino gutxiago dituzu eta langabezian zaude? Garapenek eta Donostiako Sustapenak zure esku 60 Global training beka jartzen dituzte. Hauxe zure aukera da. Global Training programaren bidez, gazteei atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen zaie euren profil akademikoarekin harreman zuzena duten proiektu eta jardueratan, gutxienez 6 hilabetez, lan errealitatea ezagutzeko aukera […]
2018-06-06

Eskualdeko ekintzaileei ikusgarritasuna ematen eta ikasleengan ekintzailetasuna sustatzen

Ekintzailetza arloak, ekintzaile potentzialei beren ibilbidean zehar aholkularitza zerbitzua eskaintzeaz haratago, ekintzailetasuna sustatzeko ekintzak bultzatu eta martxan jartzea du xede. Helburu horretara heltzeko, ekintzailetzan diharduten beste eragileekin elkarlanean KLINK programa jarri dugu martxan. KLINK-ek ekintza desberdinen bitartez eta ekintzaileen beharretatik abiatuta, eskualdeko ekintzaileek euren proiektuak garatzeko ekintzailetzarako eskualde erakargarri bat sortzea du helburu. Hiru lan […]
2018-06-06

Eskualdeko mekanizatzaile eta galdaragileen arteko elkarlana sustatzen

Aurreko ostiralean, ekainak 1, enpresa mekanizatzaile eta galdaragileentzako jardunaldia antolatu zuen Iraurgi Berritzenek Azkoitiko Intsausti jauregian. Urola Erdian, makina erramintako sektorean eta aktibitate hauetan lan egiten duten enpresa kopurua ikusita, beharrezkoa ikusten zen hauen beharrak eta interesguneak zein ziren gertutik ezagutzea. Horretarako, eskualdeko ehun ekonomikoan duten pisua eta garrantzia azaltzeaz gain, etorkizunera begirako tendentzien inguruko […]
2018-06-06

GFAko Ekonomia alorreko arduradunak Urola Erdiko enpresekin elkarlanean

Maiatzak 29an GFA rekin elkarlanean eta Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan, Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapeneko diputatua, Garikoitz Agote, Ekonomia Sustapeneko Zuzendaria, Antton Tomasena, Berrikuntzako zuzendaria, eta Urola Erdiko 15 enpresetako zuzendariekin bildu ginen. Eskualdeko 15 enpresetako ordezkariak GFAko Ekonomia alorreko arduradunekin zuzunean egoteko aukera izan zuten. Alde batetik Ekonomia Suspertzeko planaren bitartez, enpresen lehiakortasuna indartzeko hainbat […]
2018-06-04

Bidelan Programaren bigarren edizioa garatu da

Iraurgi Berritzeneko enplegu arlotik maiatzaren 14tik 30era Bidelan programako 2.edizioa garatu da eta bertan 17 pertsonek hartu dute parte. Hauetatik 15 emakumeak dira eta gehienbat emakumeengana zuzendu gara beraien langabezi tasa altuagoa delako gizonekin konparatuta. Hamahiru saiotan Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egin ditugu bakoitzak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore […]
2018-05-31

Eskualdeko hainbat enpresek Bernardo Ecenarro enpresa bisitatu dute

Maiatzak 29an, Ikasiz Proiektuaren baitan, Bernardo Ecenarro enpresa bisitatu genuen eskualdeko 8 enpresetako 22 langilek. Enpresa Guneako kideen proposamenari erantzunez, eskualdeko enpresen esperientzi onak partekatzea ​eta difusioa egiteko helburuari erantzuteko antolatutako lan bilera izan zen. Azkoitiko BESA enpresako zuzendaria den Guillermo Ecenarro eta Berrikuntza Arduraduna Baltasar Caballerok, teknologi berriak nola inplantatu dituzten prozesu produktibo eta […]
2018-05-31

Txertatu Merkatuan programan izena emateko epea irekitzen da

Ekainaren 6an, Iraurgi Berritzenek Txertatu Merkatuan Programaren 4. edizioa jarriko du martxan. Oinarrizko prestakuntza-maila duten eta langabezi egoeran dauden 17- 29 urteko gazteei zuzendutako proiektu bat da. Bertan izena emateko epea irekita dagoela jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik. Horretarako Sandrarekin jar zaitezke harremanetan sfernandez@iraurgiberritzen.eus emailera idatzita edo 943851100 telefono zenbakira deituz.
2018-05-25

IDEIATIK ENPRESARA tailerraren 6. Edizioan izen emateko epea zabalik da

Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu. Formakuntza 12 moduluetan banatzen da. Behin ideia garatu eta balioztatu ondoren, proiektua planifikatzeari ekingo zaio (marketing/komunikazio plana, azterketa ekonomikoa, produkzioa…) Planifikatu ostean, enpresa martxan […]
2018-05-25

Eskualdeko mekanizatu eta galdaragileak elkarlanean

Datorren ostiralean, Ekainak 1, Urola Erdiko mekanizadore eta galdaragileei zuzedutako jardunaldi bat antolatuko du Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentziak. Goizeko 9:00 – 11:00 bitartean izango da Azkoitiko Intsausti jauregian eta bertara gonbidatuta daude eskualdeko aktibitate honetan lan egiten duten enpresa guztiak. Ihardunaldi hau, Gipuzkoako Foru Aldunditik finantzatutako Hornitu III proiektuaren barne kokatzen da eta […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia