2018-05-25

Eskualdeko mekanizatu eta galdaragileak elkarlanean

Datorren ostiralean, Ekainak 1, Urola Erdiko mekanizadore eta galdaragileei zuzedutako jardunaldi bat antolatuko du Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentziak. Goizeko 9:00 – 11:00 bitartean izango da Azkoitiko Intsausti jauregian eta bertara gonbidatuta daude eskualdeko aktibitate honetan lan egiten duten enpresa guztiak. Ihardunaldi hau, Gipuzkoako Foru Aldunditik finantzatutako Hornitu III proiektuaren barne kokatzen da eta […]
2018-05-10

SPRIren diru laguntzen aurkezpena Urola Erdiko enpresentzat

Maiatzak 8an eta SPRI –rekin elkarlanean, eskualdeko enpresei zuzenduta Spri-k 2018rako dituen diru laguntza programa desberdinen aurkezpena egin da. Josu Ocáriz, Berrikutzako arduraduna, eta Imanol Cúetara, Spri taldeko Enpresa Sustapeneko arduraduna, izan ditugu, 2018 rako arlo desberdinetako laguntza eta zerbitzuen berri emanez; Berrikuntza, Teknologia, Inmobilizatuen inbertsioak, Ekintzaletza, eta abar. Guzti hau, euskal enpresa berritzaileagoa eta […]
2018-05-09

Bidelan programan izena emateko epea irekita

Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, maiatzaren 14tik 30era Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeentzat zuzenduta. Hiru astean zehar Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango ditugu bertan (Landa eremua, Industria eta Menpekotasuna – 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta […]
2018-05-08

Argindarraren kontsumoa murrizteko eta energia eraginkortasunean aurrera egiteko saioak Urola Erdian

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Iraurgi Berritzen garapen agentziarekin eta eskualdeko udalekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan doakoak diren bi saio mota antolatu ditu datozen asteetan, herritarrak energiaren gaian sentikortzeko. Saioetako bat elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz, erabaki egokiak hartzeko balio duten doako saio praktikoa da. Beste […]
2018-05-07

Eskualdeko ekintzaileak Urola Ikastolako ikasleekin beraiek bizipenak elkarbanatu dituzte

Pasa den asteazkenean eskualdeko bi ekintzaile Urola Ikastolan izan ziren beraien ekintzaile esperientziak elkarbanatzen. Batxilergoko 2.mailako ikasleek aurten sortu berri diren bi egitasmo gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Saio batean, apartamentu turistikoen kudeaketa osoa eskaintzen duen BASKEY enpresa izan zen eta bestean berriz, Marketing eta Komunikazio proiektuak lantzen dituen XAREKO enpresa. Lehedabiziko saioan, Urola Ikastolako […]
2018-05-03

Txertatu Merkatuan-eko partehartzaileak ekintzailetasunaren inguruan sentsibilizatzen

Enplegua eta ekintzailetza uztartuz, TXERTATU MERKATUAN-eko partehartzaileek, ekintzailetasunaren inguruko sensibilizazio saioa izan dute. Bertan, ekintzaile izateko beharrezkoak diren elementuen inguruan aritu gara eta parte hartze dinamiken bidez, ideien analisia eta aurretiko hausnartzeak duen garrantziaz jabetu dira. Partehartzaileak gustura aritu dira eta positiboki baloratu dute saioa.  
2018-05-03

SEIN enpresaren "Tool Management 4.0" proiektuaren aurkezpena eskualdean

Iraurgi Berritzenek, Azpeitiko SEIN Taldearekin lankidetzan “Tool Management 4.0” proiektuaren difusiorako ekitaldiaren antolaketan hartu du parte pasa den apirilak 26an Hotel Loiolan, bertan biltegi adimentsu produktuaren adibidea ikusgai zegoelarik partehartzaileentzat. “Tool Management 4.0” proiektua, Azpeitiko SEIN enpresa, Gurhing eta Mondragon Unibertsitatearen eskutik garatzen ari den proiektua da: enpresa industrialen biltegien kudeaketa eraginkorrerako proiektua da, analitika […]
2018-04-26

Eskualdeko langabetuak lana bilatzeko iturriak lantzen

Iraurgi Berritzenek, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean, langabetuentzat ikastaro bat antolatu du “Lana Bilatzeko Iturriak” izenpean. Bertan eskualdeko 8 langabetuk hartu dute parte, eta landu den gai nagusia honakoa da: gaur egun lana bilatzeko dauden iturri ezberdinak ezagutarazi eta aztertzea. Bai antolatzaileak eta baita partehartzaileak ere balorazio oso positiboa egin dute. Aurrera begira ere langabetuentzat […]
2018-04-24

Eskualdeko mikroenpresak ziber-segurtasuna lantzen

Apirilak 19an Spri –rekin elkarlanean, eta teknologien eskutik neurrirako tailerra ospatu genuen eskualdeko 8 mikroenpresekin, bertan ziber-segurtasuna landu genuen parte hartu zuen enpresa bakoitzaren errealitateari egokituta. Parte hartzaileek, beraien enpresetako informazioa partekatzeko eta ziurtasunez nabigatzeko baliabide teknologikoen erabilera seguruagoa egiten duten tresnen ezagutzan eta ezarpenean lagundu zitzaien. Guzti hau, enpresa eraginkorrago eta seguruagoa egiteko helburu […]
2018-04-24

LANZITUZ, lan sozietateak sortuz V. Edizioa bukatu da

Apirilak 18an bukatu zen LANZITUZ programaren baitan antolatutako IDEIATIK ENPRESARA tailerra. Tailerrean eskualdeko langabetuek berauen negozio ideia ardatz harturik, ideiaren bideragarritasuna, enpresa bat martxan jartzeko pausoak eta berauen kudeaketaren inguruko gaiak landu dituzte. LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ proiektuak eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia