2018-03-23

KLINK egitasmoa abian

KLINK egitasmoko lehendabiziko ekintza. Eskualdeko ekintzaileen topagunea. Urola Erdiko ekintzaileek badute dagoeneko bilgune bat, KLINK egitasmoaren baitan. KLINK egitasmoa, 19 ekintzaileek eginiko hausnarketa prozesu baten emaitza da eta bere xedea, “eskualdeko ekintzailetasuna sustatzeko gunea” sortzea da. Horretarako, hainbat ekintza, prestakuntza saio, zerbitzu, komunikabidetara bideratutako ekimenak ipiniko dira abian. Jarduera guzti hauek, beraien lekua dute lan […]
2018-03-15

Txertatu Merkatuan Programako 3. Edizioko partaideek Egokitu 1. Fasea bukatu dute

Programaren 1.Fasea martxoaren 8an bukatu zen. Martxoaren 19an 2. TREBATU Faseari hasiera emango zaio. Txertatu Merkatuan programaren 3. edizioari otsailaren 15ean eman zitzaion hasiera. Bertan, eskualdeko 19 partaideek hartu dute parte eta ondorengo baldintzak bete dituzte: 30 urte baino gutxiago izatea Lanbiden apuntatuta egotea eta langabezi egoeran egotea Prestakuntzarik jasotzen ez egotea Martxoaren 8an programaren […]
2018-03-13

Ekintzailetza grina sustatzen Urola Ikastetxean

Otsailak 19an Iraurgi Berritzeneko teknikariak Urola Ikastolan izan ziren batxilergo ikasleen artean ekintzailetza grina piztu nahian IZAN EKINTZAILE proiektuaren baitan. Saioan ikasleek eskualdean gaur egun dauden arazo eta aukerak errealak aztertu zituzten eta negozio ideia desberdinak proposatu zituzten. IZAN EKINTZAILE Hezkuntza alorrean kokatzen den proiektu bat da eta bere helburua ikasleen artean ekintzailetasun grina piztea […]
2018-03-06

IDEIATIK ENPRESARA zure proiektua aztertzen lagunduko dizun tailerra martxoak 12an hasiko da

Formakuntza 3 bloketan banatuko da, lehenengoan ideia aztertu eta balioztatuko da, bigarrenean proiektua planifikatzeari ekingo zaio eta hirugarrengoan, enpresa sortzeko pausoak eta beronen kudeaketaren inguruko gaiak ikusiko dira. Martxoaren 12an hasiko da eta apirilaren 16an bukatuko da. Ikastaroa astelehen, asteazken eta ostiraletan izango da 9:30tatik 13:30tara Azkoitiko Intsausti Jauregian. Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren […]
2018-02-21

Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneako ordezkariak bildu dira

Otsailak 21ean Urola Erdiko Enpresa Gunea osatzen duten enpresa ordezkariak bildu ziren Iraurgi Berritzenen eskutik, enpresei zuzenduriko proiektu eta egitasmoak konpartitu eta aztertzeko bere sorreran adostu moduan. Lan bileran talde teknikoak aurkeztu zituen 2018an eskualdeko enpresei zuzenduriko hainbat proiekturen helburu eta ezaugarri. Ikasiz programaren kasuan, proposamen desberdinak aztertu ondoren enpresen interesen araberako ekintzak erabaki ziren. […]
2018-02-15

IDEIATIK ENPRESARA zure proiektua aztertzen lagunduko dizun tailerraren 5. Edizioan izena emateko epea zabalik da

Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu. Formakuntza 12 moduluetan banatzen da. Behin ideia garatu eta balioztatu ondoren, proiektua planifikatzeari ekingo zaio (marketing/komunikazio plana, azterketa ekonomikoa, produkzioa…) Planifikatu ostean, enpresa martxan […]
2018-02-12

CAD/CAM-eko bi ikastaro antolatu dira Iraurgi Berritzenen eskutik

Hornitu proiektuaren ondorioetako bati erantzuna eman nahian, CAD/CAM-eko bi ikastaro antolatu dira Iraurgi Berritzenen eskutik. Lehendabizikoa, 2017ko urriaren 17tik azaroak 13 bitartekoa, oinarrizko mailakoa izan da. Bigarrena aldiz, aurrenekoari jarraipena emanez, maila aurreratukoa izan da, eta urtarrilaren 22an hasi zen eta otsailak 8an eman zitzaion amaiera. Ikastaroaren finantzazio guztia Hornitu proiektuari esker lortu da. Ikastaro […]
2018-02-09

Lanbideko diru laguntzak langabezian dauden ekintzaileentzat

Langabezian dauden eta ideiak bat garatu edo jarduera bat abian jartzea nahi duten ekintzaileentzat diru laguntzak. Otsailak 20 bitartean aukera dute eskualdeko (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Errezil, Beizama eta Aizarnazabal) ekintzaileek diru laguntzak eskatzeko ideia bat garatzeko edo jarduera berri bat abian jartzeko. Onuradun izateko, langabezian egon beharko dute besteak beste. Horretarako, Azpeitiko Udalean honako dokumentazioa […]
2018-02-07

Urola Erdiko merkataritza mahaiak merkataritza txikia sustatzeko sentsibilizazio kanpaina jarri du abian

Otsailak 6 asteartea, Urola Erdiko merkataritza mahaiak elkarlanean landu duen sentsibilizazio kanpaina aurkeztu zen Zestoako Lili jauregian. Ekimena Urola erdiko merkataritza mahaiak sustatu du eta lankidetza gune honek eskualdeko merkataritza txikiaren sustapena du xede. Egun, gune honen partaide dira Azkoitiako Udala, Azpeitiako Udala, Zestoako Udala, Dendartean -Gipuzkoako merkatari, ostalari, zerbitzu enpresa eta autonomo elkarteen bilkura-, […]
2018-02-01

Urola Erdian enplegurako prestakuntza eskaintza irekia

Eskualdean datozen asteetan langile eta langabetuentzat hainbat aukera eskeiniko dira lan munduratzen edo lana hobetzen lagunduko duten ikastaroetan parte hartzeko. Langabetuez gain, langileak ere aukera izango dute konpetentzien prestakuntzarako. Ikastaro hauek sektore eta eragile desberdinek antolatu dituzte, guztien helburua eskualdean lan munduratzeko beharrezkoa den kapazitazioa eskeintzea delarik. Horretarako kontutan izan dira, enpresek dituzten perfilen beharrak […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia