Iraurgi Berritzenek Urola Erdiko enpresetan garatutako Industria 4.0 Ekintza Planaren prozesua aurkeztu zuen

2020-01-28

2020ko Urtarrilak 23an, Industria 4.0 proiektuaren baitan, GFArekin, Orkestrarekin, Gipuzkoako beste Garapen Agentziekin eta Innobasquerekin, prozesuko lan saioa ospatu zen, enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko 4.0 Industriako teknologiak txertatzeko helburu nagusiarekin.

Bertan, Iraurgi Berritzenek beste garapen agentziekin batera, Urola Erdian enpresekin garatutako 4.0 ekintza planetatik bat aurkeztu zuen, prozesuaren fazilitazioan izandako erronka, ikasketa, puntu positibo, zailtasun eta ondorioekin.

Tailerrak zenbait helburu zituen: ekintza planei dagokienez, analisi agregatuaren lehen datuak aurkeztea eta 6 garapen agentziak enpresekin eta bidelagunekin elkarlanean garatutako ekintza planen adibide bana partekatzea; horrez gain, hurrengo pausoez, ere hitz egin eta adostu.

Prozesu honetan ikasitakoa kontuan izanda eta jarraipena emanez, eskualdeko beste 4 enpresa berriekin garatuko da Industria 4.0 proiektua, bereziki 4.0 Industriaren ereduaren azpian dauden teknologiak enpresa txiki eta ertainetara erakartzeko.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia