Eusko Jaurlaritzak 2022an Bikain Ziurtagiria lortzeko prozedura martxan jarri du

2022-02-10

Iraurgi Beritzenetik eskualdeko enpresei jakinarazi nahi zaie Eusko Jaurlaritzak aurten ere Bikain ziurtagiria lortzeko prozedura martxan jarri duela.

Zer da Bikain?

Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du.

Zer eskaintzen du Bikainek?

Erakundeak euskararen erabilera areagotzeko dinaimikan parte hartzen badu, kanpoko adituen ekarpen kualifikatuak jasotzeko aukera ematen du BIKAINek, horrela entitate honen indarguneak sendotu ahal izango dira, zer hobetuak antzeman, eta aurrera egiteko laguntza jaso.

Ebaluazioa eskatzeko interesa izanez gero eta eskaera martxoak 1a baino lehen egin, erakunde eskatzaileak maiatzean jasoko luke ebaluazioa. Egun horretatik aurrera eginez gero, azaroan izango da. Aurtengo ebaluazioaldietako data garrantzitsuenak ikusteko sakatu hemen.

Ebaluazioa eskatu nahi izanez gero sakatu hemen.

Beste hainbat xehatasun ondorengo linkean.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia