HUB Gipuzkoa Turismo “AFTER WORK” saioan partehartzea

2022-02-10

Jesus Mujika Iraurgi Berritzen-eko Turismo arloko koordinatzaileak HUB Gipuzkoa Turismoa-k antolaturiko “agentzia hartzaileak: balore katean integratzen” AFTER WORK saioan parte hartu du hizlari gisa.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo departamenduak berrikuntza, jasangarritasuna eta sektoreko eragileen arteko elkarlana bultzatzeko estrategiaren barruan jarri zuen martxan HUB GIPUZKOA TURISMOA topagunea 2021ko udan.
Hainbat ekimen bultzatzen dira topagune horretatik, interes turistikoa duten gaiak landuz sekoreko eragile desberdinak elkartu eta elkarren harremanak lantzeko after work deituriko saioak.

Otsailak 10ean antolatu zen azken saioa, bidai agentzia hartzaile eta jomuga turistikoen arteko harremana hizpide izan zuena, eta saioan parte hartu zuen hizlarietako bat izan zen Iraurgi Berritzen-eko Turismo arloko koordinatzailea.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia