2026-11-11

Lidergoa eta taldeen kudeaketa indartzeko prestakuntza praktikoa eskualdeko enpresei zuzenduta

Industria
EMAN IZENA Azaroaren 23an eta abenduaren 10ean egingo diren saioetan, parte-hartzaileek lidergoa, taldeen kudeaketa, talentuaren garapena eta aldaketetara egokitzeko gaitasunak landuko dituzte, Jon Segovia, Industria Ingeniaritzan doktorea eta Deusto Business Schooleko irakaslearen eskutik. Iraurgi Berritzenek lidergoa eta pertsonen kudeaketa indartzeko bi prestakuntza-saio presentzial eta praktiko antolatu ditu azaroaren 23rako eta abenduaren 10erako. Prestakuntza pertsonak eta […]
2026-11-09

BasquESG: Ezagutu zure enpresaren jasangarritasuna eta lehiakortasuna sustatzeko ekimena

Industria
EMAN IZENA Azaroaren 18an egingo den online saioan, IHOBEk Euskadiko ETEen jasangarritasuna ebaluatzeko BasquESG ekimena aurkeztuko du, enpresei beren egoera aztertzen eta bezeroen zein finantza-erakundeen informazio-eskaerei erantzuten laguntzeko, besteak beste.  Iraurgi Berritzenek, IKASIZ lan-ildoaren baitan, BasquESG ekimena ezagutzeko informazio-saioa antolatu du datorren azaroaren 18an, 09:00etatik 10:00etara, online formatuan. Saioa Urola Erdiko enpresei zuzenduta dago, bereziki […]
2026-11-09

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2026-11-03

Zabalik dago negozio berriak martxan jartzeko ekintzaileentzako dirulaguntzen deialdia

Ekintzailetza
Negozio propioa martxan jartzeko ideia bat duzu, baina ez dakizu nondik hasi? Zure proiektua bideragarria den aztertu nahi duzu? Iraurgi Berritzenek, Azpeitiko Udalaren eskutik, aukera bat eskainiko die beren negozio ideia garatu eta etorkizunean jarduera ekonomiko propioa martxan jarri nahi duten pertsonei. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2026ko ekintzaileentzako laguntzen deialdiari esker, hautatutako pertsonek 2.000 euroko oinarrizko […]
2026-11-02

UE ElkarEkin IV. Topaketa: inklusioa eta laneratzea hizpide Urola Erdian

Enplegua
Urriaren 30ean ospatu da Azpeitian UE ElkarEkin IV. Topaketa, Urola Erdian pertsonen inklusioa eta laneratzea sustatzeko helburuz antolatutako jardunaldia. Topaketan erakunde publiko, gizarte-erakunde eta enpresetako 40 ordezkarik parte hartu dute, proiektuaren ikuspegi orokorra, lortutako emaitzak eta erronkei buruz hausnartzeko.  Jardunaldiari ongietorria eman diote Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Iraurgi Berritzeneko lehendakariak eta Begoña Beobide Iraurgi Berritzeneko […]
2026-10-28

%7,5 da Urola Erdiko langabezia indizea iraila amaieran

Industria
Urola Erdian, 2026ko iraila amairen lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera 1.260 herritar zenbatu dira langabezia egoeran. Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, Urola Erdiko langabezia indizea iraila amaieran %7,5an kokatu da ekaina amaieran baino 6 hamarren handiagoa. Iraila amaieran, Gipuzkoa eta EAE-ren langabezia indizeak %7,9 eta %9,7koak dira. Eskualdeako langabezia indizeari generoaren arabera erreparatuz gero, %5,7 eta […]
2026-10-26

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2026-10-22

Alberdi Mekanizatu Lanak eta ERLO Group enpresek talentuaren eta berrikuntza teknologikoaren inguruko ikuspegia partekatu dute Re-Think Industry jardunaldian

Industria
Gipuzkoako 700 profesional baino gehiago bildu dituen kongresuan, eskualdeko bi enpresek talentuaren kudeaketaren eta berrikuntza teknologikoaren inguruko mahai-inguruetan parte hartu dute.  Urriaren 21ean Donostian ospatutako Re-Think Industry kongresuaren bosgarren edizioak 700 profesional baino gehiago elkartu ditu, Gipuzkoako industriaren etorkizuneko erronkak eta aukerak aztertzeko. Jardunaldian, Urola Erdiko Alberdi Mekanizatu Lanak eta ERLO Taldea enpresek parte hartu […]
2026-10-22

Adimen Artifizialaren aplikazioa hezkuntzan: eskualdeko bost ikastetxe, estrategiak partekatzen

Hezkuntza
Urola Erdiko bost ikastetxeek beste urrats bat eman dute Adimen Artifizial Sortzailearen erronkari elkarrekin heltzeko. Urriaren 22an, Ikasberri, Iraurgi, Izarraizpe, Floreaga eta Azkoitia BHI ikastetxeetako zuzendaritzak eta Adimen Artifizialaren ezarpenaren arduradunak elkartu dira, Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, ikasturte honetan martxan jarriko den lan-prozesua partekatu, adostu eta abian jartzeko. Guztiek bat egin dute elkarlanean aurrera egitearen aldeko […]
2026-10-21

Estrategiatik egunerokora: erdi mailako arduradunen lidergoa klabea

Industria
Sareko 13 enpresatako pertsona arduradunek parte hartu dute IKASIZ Pertsona Arduradunen lan-taldearen urteko hirugarren eta azken saioan, erdi mailako arduradunen lidergoa eta pertsonen estrategiaren hedapenean duten papera lantzeko. OPEko Ainhoa Zatarainen dinamizazioarekin, enpresa bakoitzaren eguneroko errealitateetan jarri dugu fokua: zer espero dugu erdi mailako arduradunengandik? Argi al dute beren rola? Nola laguntzen diegu pertsonak kudeatzeko […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia