Berriak
2026-03-06
Urola Erdiko Turismo Guneak 2026ko turismoaren erronkak aurkeztu ditu
Turismoa
Erakundeetako ordezkariek eta sektoreko eragileek 2026ko Turismo Kudeaketa Plana, tasa turistikoa eta turismoaren eta industriaren arteko lankidetza proiektuak izan dituzte hizpide. Urola Erdiko Turismo Guneko kideek bilera egin zuten martxoaren 3an Basazabal Jauregian (Azpeitia). Topaketan eskualdeko udaletako ordezkariek, turismo arloko eragileek eta Iraurgi Berritzeneko turismo arloko lantaldeak parte hartu zuten. Bilera oparoa izan zen eta hainbat gai […]
2026-03-02
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2026-02-27
AA Sortzailea praktikara eramateko lan-saioa industria-enpresei zuzendua
Industria
EMAN IZENA Industria-enpresetako profil ezberdinetara egokitutako saio desberdinetan aplikazio errealak eta kasu praktikoak landuko dituzte partehartzaileek Iraurgi Berritzenek, Digitalenturekin elkarlanean industria-enpresentzat diseinatutako lan-saio praktiko bat antolatu du, Adimen Artifizial Sortzailea modu erreal eta aplikatuan erabiltzen ikasteko. Lan-saioa Urola Erdiko industria-enpresetako profesional eta arduradunei zuzenduta dago, beren eguneroko funtzio zehatzetan aplikatu nahi dutenei. Adimen Artifizial Sortzailea jada ez da etorkizuneko aukera bat: industria-enpresen egungo egoera eraldatzen ari den […]
2026-02-27
Hazilan Programako partaideak prest eskualdeko enpresetan praktikak egiteko
Enplegua
Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, Hazilan programa abenduaren 17an jarri zen martxan eskualdeko 9 partehartzailerekin. Hazilan programa bi fase ezberdinetan garatzen da eta urtarriletik otsailera “Aktibatu” deritzana gauzatu dute. Bi hilabete hauetan zehar, taldeak aukera izan du ondorengo prestakuntza jasotzeko: lana bilatzeko lan orientazioa (Adimen Artifiziala erabiliz), denboraren kudeaketa, gatazken konponbidea, marka pertsonala eta abar. Lehenengo fase […]
2026-02-26
Zibersegurtasun araudiak eta ziurtagiriak aztergai, eskualdeko IT arduradunen lan-saioan
Zibersegurtasun araudi ezberdinen aplikazio praktikoa eta eskualdeko enpresen esperientzia errealak izan dira lan saioaren ardatz nagusiak. Urola Erdiko industria enpresetako IT arduradunak gaur goizean elkartu dira Basazabal Jauregian (Azpeitia), Iraurgi Berritzenen Industria arloak eta ZIUR Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak elkarlanean antolatutako saioan. Bertan, zibersegurtasun arloan indarrean dauden betebehar legalak eta ziurtagiri nagusiak izan dira hizpide. Helburua enpresa industrialek […]
2026-02-25
Industria-Turismoa elkarlan proiektua eta egonaldi turistikoen gaineko zerga aztergai, Turismoko Eragileen Mahaian
Turismoa
Iraurgi Berritzeneko gobernantza-ereduaren baitan bildu zen atzo Turismoko Eragileen Mahaia, Turismo Gunearen funtsezko oinarrietako bat. Mahai honek sektoreko eragileen ikuspegia eta ekarpena jasotzea du helburu, eskualderako interes estrategikoa duten proiektuak identifikatu eta lantzeko. Eragileen Mahaian landutako ekimenak ondoren udalekin batera osatzen den Turismo Gunera eramaten dira, elkarlanean garatu eta aurrera eramateko. Gunea datorren Martxoak 3an […]
2026-02-23
Elkarlana ardatz, Merkataritza Mahaiak eskualdeko merkataritza indartzen du
Merkataritza
Eskualdeak tokiko merkataritzaren aldeko apustua indartzen jarraitzen du 2008tik martxan dagoen Merkataritza Mahaiaren bidez. Mahai horretan parte hartzen dute Herrixen Azkoitiko merkatarien elkarteak, Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak eta Azkoitiko Udalak. Elkarlanerako eta koordinaziorako gune egonkorra da, eskualdeko merkataritza-sarea sendotzeko helburuarekin. Urteko lehen bileran, 2026rako lan-ildo eta jarduera nagusiak partekatu dituzte. Lehentasunezko ardatz estrategiko gisa, merkataritza-establezimenduetako belaunaldi-erreleboa nabarmendu […]
2026-02-23
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2026-02-17
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2026-02-12