AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Osteguna, 09 Martxoa 2023 10:49

Iraurgi Lantzen S.A-k lehiaketa oposizio ireki bidez Enpresa Teknikari lanpostua betetzeko deialdia ireki du

Honetarako, bete beharreko baldintzen artean, ezinbestekoa da: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Graduari, Enpresa Zientzia/Enpresa Kudeaketa Graduari edo antzekoari dagokion unibertsitate-titulazioa izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea, euskarako 3. Hizkuntz eskakizuna – EGA edo baliokidea izatea eta B gidabaimena izatea.

Instantziak/eskabideak, behar bezala beteta, Iraurgi Lantzen, S.A sozietate publikoaren Erregistroan aurkeztu beharko dira, Azkoitiko Intsausti jauregian (Julio Urkijo etorbidea, 25, 3.solairua), edo posta bulegoen bidez, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunaren biharamunetik hasi eta hogei (20) egun balioduneko epean. Dokumentazioa aurkezteko ordutegia: 09:00 - 13:30.