Berriak
2026-11-24
Urola Erdiko 18 enpresatako 27 profesionalek lidergoa eta taldeen kudeaketa indartzeko prestakuntzaren lehen saioan parte hartu dute
Industria
Iraurgi Berritzenek antolatutako prestakuntzaren lehen saioa azaroaren 23an egin da Azpeitiko Basazabal Jauregian, Jon Segovia Deusto Business Schooleko irakaslearen eskutik. Saioan, lidergoa, autoezagutza, autokudeaketa eta komunikazioa landu dira, besteak beste. Iraurgi Berritzenek, Deusto Business School-ekin elkarlanean lidergoa eta pertsonen kudeaketa indartzeko prestakuntzaren lehen saioa egin du azaroaren 23an, Azpeitiko Basazabal Jauregian. Jardunaldian, Urola Erdiko 18 […]
2026-11-23
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2026-11-19
KLINK GUNE: Eskualdeko ekintzaileek eguneroko lehentasunak, mugak eta erabakiak izan zituzten hizpide XV. Kafe Tertulian
Ekintzailetza
Azaroaren 18an, KLINK Gunearen baitan, “Fokua, mugak eta erabakiak negozio txikietan” izeneko Kafe Tertulia ospatu zen Azkoitiko Intsausti Jauregian. Saioa María Díez coach-ak gidatu zuen, eta negozio txikien eguneroko kudeaketarekin lotutako erronken inguruan hausnartzeko aukera eskaini zuen. Topaketan, parte-hartzaileek negozio bat aurrera eramateak dakartzan erabaki, ardura eta lehentasunak hizpide izan zituzten, arreta berezia jarriz ekintzaileen […]
2026-11-18
Urola Erdiko industria-enpresek BasquESG ekimena ezagutu dute, jasangarritasunean eta lehiakortasunean aurrera egiteko
Industria
Iraurgi Berritzenek antolatutako online saioan, IHOBEk eta EUSKALITek Euskadiko ETEen jasangarritasuna ebaluatzeko BasquESG ekimena aurkeztu dute, eta BESA enpresak ekimenean izandako esperientzia partekatu du. Iraurgi Berritzenek, IKASIZ lan-ildoaren baitan, BasquESG ekimena ezagutzeko informazio-saioa egin du gaur, azaroak 18, 09:00etatik 10:00etara, online formatuan. Saioa Urola Erdiko enpresei zuzendu zaie, bereziki jasangarritasunaren arloan aurrera egin nahi duten […]
2026-11-18
Sareko enpresetako ekoizpen arduradunek gaurko errealitateak partekatu eta 2027ko aukerak aztertu dituzte
Industria
IKASIZ Ekoizpen Arduradunen Lan Taldeak urteko azken saioa egin dute LAN MOBEL S. Coop. enpresan, eskualdeko 14 ekoizpen arduradunen parte-hartzearekin. Bertan, gaurko errealitateak partekatu eta 2027ko aukerak aztertu dituzte. LAN MOBELen esperientziatik abiatuta, laneko estandarrak, polibalentzia eta ezagutzaren transmisioa izan dituzte hizpide. Ondoren, parte-hartzaileek beren enpresetako eguneroko erronkak eta praktikak partekatu dituzte, Mondragon Unibertsitateko Argider […]
2026-11-16
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2026-11-13
Urola Erdiko industria enpresak elkarlanean Industria Gunearen baitan
Industria
Iraurgi Berritzenen Industria Gunearen urte amaierako bileran, 2026an garatutako ekimenen emaitzak partekatu eta 2027rako lan-ildoen proposamena landu da. Honez gain, Tokiko Garapen eta Enplegu Planaren prozesua industria sektoretik lantzeko aukera izan da, eskualdeko industria-enpresen lehiakortasuna eta eraldaketa sustatzen jarraitzeko. Iraurgi Berritzenen lankidetzazko gobernantza-ereduaren baitan, pasa den azaroak 13an, Urola Erdiko Industria Gunearen urte amaierako lan-bilera […]
2026-11-13
AZTARNA proiektuari amaiera eman zaio, Urola Erdiko enpresen ingurumen aztarna murrizteko bidean aurrera eginez
Industria
Iraurgi Berritzenek bultzatutako IkasEkin prozesuaren baitan, eskualdeko lau industria enpresak ingurumen-aztarna aztertzeko, hobekuntza-aukerak identifikatzeko eta jasangarritasunean aurrera egiteko lanketa egin dute. Azaroaren 13an egin da AZTARNA proiektuaren amaierako saioa Azpeitiko Basazabal Jauregian. Ekainaren 18an abian jarritako ekimenaren bidez, Urola Erdiko lau industria-enpresak beren ingurumen- eta karbono-aztarna aztertzeko prozesuan parte hartu dute, energia-eraginkortasuna hobetzeko, karbono-isuriak murrizteko […]
2026-11-12
Lau ikastetxe, lau erronka: estrategiatik ekintzara
Hezkuntza
Urola Erdiko lau ikastetxek IKASEKIN Estrategia prozesuan egindako aurrerapenak, zailtasunak eta ikaskuntzak partekatu dituzte, elkarren esperientzietatik ikasteko. Iraurgi Berritzenek sustatutako IKASEKIN Estrategia prozesuaren azken saio kolektiboan elkartu dira Ikasberri Ikastola, Izarraizpe BHI, Iraurgi Ikastetxea eta Azkoitia BHI ikastetxeetako zuzendaritza-taldeak. Azken hilabeteetan, ikastetxe bakoitzak bere erronka estrategiko bat identifikatu eta horri erantzuteko proiektu zehatza diseinatu eta […]
2026-11-12