Berriak
2024-11-21
Urola Erdiko Industria Enplegu Aztarnategiaren ondorioak aztertu dituzte eskualdeko enpresek
Enpresa
2025ean Industriaren lehiakortasunaren sustapena eta Talentua erakartzeko ekintzen garapena izango ditu ardatz. Urola Erdiko industriak 100 pertsona laneratzeko beharra izango du datozen bost urteetan. Iraurgi Berritzenen gobernantza-ereduaren baitan, azaroak 21ean ospatu da Azpeitiko Basazabal Jauregian, Urola Erdiko Enpresa Gunearen urte amaierako lan bilera, gaur egun elkarlan gunea osatzen duten eskualdeko enpresa industrialen ordezkarien […]
2024-11-21
Eskualdeko ekintzaileek motibazioa indartzeko eta emozioak kudeatzeko tresnak landu dituzte
Ekintzailetza
KLINK Gunearen baitan, atzo azaroak 20, XI. Kafe Tertulia antolatu zen Azkoitiko Intsausti Jauregian, ekintzaileentzako bereziki diseinatutako ekitaldi emozional eta motibatzailea. “Indarra ematen duten emozioak: Kudeatu eta indartu zure motibazioa” lemapean, bertaratu ziren ekintzaileak emozioen kudeaketari eta motibazioaren garapenari buruzko estrategiak eta tresnak partekatzeko aukera izan zuten. Tertulia hau kafe baten bueltan sortutako konfiantzazko espazio […]
2024-11-18
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2024-11-11
Ikaskuntza kolektibora bideratutako espazioak. "Datuen bilketa plantan"
Enpresa
Iraurgi Berritzen enpresa sareko 13 ekoizpen-arduradun bildu gara IKASIZ proiektuaren markoan. Esperientziak partekatzera, taldean ikastera eta konfiantzazko harremanak sortzera bideratutako espazioan. Mondragon Unibartsitatearen laguntza izan dugu, Argider Isastiren eskutik, prozesuaren dinamizazioan. Lan dinamika Alberdi Mekanizatuak Lanak S.L. enpresan egin dugu, proiektuaren beste helburuetako bat enpresak maila operatiboan elkar ezagutzea delako baita ere. Hauek dira lantaldeak […]
2024-11-11
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2024-11-07
Iraurgi Berritzenek eta ZIURek NIS2 Zibersegurtasun Europako Zuzentarau berriaren gakoak aztertu dituzte Urola Erdiko IT arduradunekin
Enpresa
Gaur osteguna, azaroaren 7an, Iraurgi Berritzenek, ZIURekin (Gipuzkoako Zibersegurtasun IndustrialekoZentroa) lankidetzan, lan-saioa egin du Azpeitiko Basazabal Jauregian. Bertan, Urola Erdiko 16 enpresetako IT arduradunek hartu dute parte, eta gai nagusia NIS2 Europako Zibersegurtasun Zuzentarau berria izan da. Saioan, ZIURek aplikazio-sektoreak, kontzeptu funtsezkoak, jarraitu beharreko urratsak eta araudiarekin lotutako betebeharrak eta epeak aurkeztu ditu. Horrez gain, […]
2024-11-04
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2024-10-31
‘Re-Think Industry’ ekimenaren hirugarren edizioan parte hartu du Iraurgi Berritzenek
Enpresa
Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo ospatu zuen ‘Re-Think Industry’ ekimenaren hirugarren edizioan, 550 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten, eraldaketa digitala, jasangarritasuna, belaunaldi erreleboa eta enpresa proiektuen hazkundea jorratuz. Horien artean aipatzekoa da Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia zein eskualdeko hainbat enpresetako ordezkarien partehartzea. Eider Mendoza diputatu nagusiak azpimarratu zuen etorkizuneko erronken aurrean […]
2024-10-30
Urola Erdia eskualdeko Turismoko Plan Estrategikoaren emaitzak eragileekin partekatu dira
Turismoa
Iraurgi Berritzen-eko Turismo arloko arduradunak eta turismoko plan estrategikoaren garapenean parte hartu duten eskualdeko eragileak elkartu dira Azpeitiko Burnibidearen Euskal Museoan planak eman dituen emaitzak partekatzeko. 2024an hainbat eragileren partehartzearekin plana diseinatu ondoren, 2025 -2027 urte bitartean bertan zehaztu diren ekintzen ejekuzioa aurrera eramateko plangintza aurkeztu da. Zehazturiko ekintza desberdinen jarraipena egiteko konpromisoa hartu dute […]
2024-10-28