Izan Ekintzaile! Ikasgelatan ekintzailetasuna sustatzen

2021-04-12

Azkoitia BHI-n izan dira oraingoan Iraurgi Berritzeneko Ekintzailetza Arloko teknikariak, Izan ekintzaile! Proiektuaren baitan ikasleengan ekintzailetasuna sustatzen. Ikasleek urtean zehar enpresa proiektu bat lantzen dute, eta gaurko saioan enpresa bat sortzeko pausuak eta kontutan eduki behar diren alderdi desberdinen inguruan aritu dira.

Izan ekintzaile! Proiektuak ikasleengan ekintzailetza kultura sustatzea eta eskualdeko ekintzaileei ikusgarritasuna ematea ditu xede.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia