Eskualdeko ikasle eta profesionalen artean hartuemanak sustatzen Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren baitan

2021-04-16
Elkarrekin eraikitzen

7. urtez jarraian abian da eskualdeko eragileak eta ikastetxeetako ikasleak harremanetan jartzen dituen Elkarrekin Eraikitzen proiektua.

Lehen fasean, proiektuaren gidaritzaz arduratuko diren irakasleekin egitasmoa egokitu eta prozesua adostu da, betiere egun bizi dugun osasun testuingurua kontutan izanda. Bigarren faseari, aldiz, Iraurgi Berritzenek dinamizatutako sentsibilizazio saioarekin eman zaio hasiera. Apirilak 13 asteartean, Ikasberriko ikasleei proiektuaren nondik-norakoak azaldu eta zalantzak argitu zaizkie.

Datozen hilabeteetan, eskualdeko kasu errealak landu eta eragileekin harremanetan jarriko dira. Behin beharrezko informazioa bilduta, gelakideekin partekatuko dituzte euren lanak.

Proiektuak, ikaslea bere ikasketa prozesuaren erdigunean jartzen du, eta, honela, hainbat helburu bete nahi dira. Besteak beste, ikasleei eskualdeko errealitate sozioekonomikoa hurbiltzea, edota ikasleek hainbat zeharkako gaitasun eta balio (sormena, autonomia, konpetentzia digitala…) garatuz, irakasleek metodologia berritzaileekin esperimentatzeko aukera izatea.

Oro har, proiektua, otsaila eta ekaina bitartean landuko da eta eskualdeko 5 ikastetxe eta 200 ikasle inguruk parte hartzea aurreikusten da. Prozesuan zehar, berriz, eskualdeko hainbat eragilek hartuko dute parte ikasleen elkarrizketetan.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia