Kafe Tertulia: Egin al dezaket nire negozioa jasangarriagoa?

2021-03-31

Jasangarritasuna tendentzia bat da, eta horrela adierazten dute datu ekonomikoek, gizarteak eta ingurumenak. Hiru aldagai hauek dira negozio bat jasangarri egingo duten gakoak eta hauetaz aritu dira gaurko Kafe Tertulian.

Aldagai hauetariko bakoitzak duen esanahia abiapuntu harturik, ekintzaile bakoitzak bere hausnarketa egin du, iparrorratzaren teknika erabiliz, bakoitza non kokatzen den egun eta zer aukera berri izan ditzakeen bere negozioa, jasangarriagoa egiteko.

Hausnarketa horretan laguntzeko, Bilibin enpresako Dawaren laguntza izan dugu eta partehartzaileek beraien negozioan nola txertatu ditzaketen jasangarritasunaren aldagaiak ikusi dute.

Partehartzaileen balorazioa oso positiboa izan da eta kafe tertulietan ohitura den moduan, amaierako tertulia izan da bereziki interesgarria, non bakoitzak bere ikuspunta partekatu duen gai honen inguruan.

Iraurgi Berritzeneko ekintzailetza arlotik eskualdeko ekintzaileak gonbidatu nahi dira aurrerago antolatuko diren saioetan parte hartzera.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia