Gipuzkoako Foru Aldundiak eta eskualdeetako 11 garapen agentziek lankidetza hitzarmena berritu dute gaur Ekainak 20, Foru Jauregian egindako sinadura ekitaldian. Ekitaldian parte hartu dute Eider Mendoza diputatu nagusiak, garapen agentzietako presidenteek, eta Iraurgi Berritzeneko ordezkariek, besteak beste Ana Azkoitia lehendakaria eta Begoña Beobide zuzendaria.
Hitzarmenaren bidez, lankidetzazko gobernantza eredua indartzea da helburua, eskualdeen ikuspegitik garapen ekonomikoa, berrikuntza eta enplegagarritasuna bultzatzeko. 2017tik Etorkizuna Eraikiz programaren baitan garatu den elkarlana sendotu egiten da horrela, erakundeen arteko konfiantzan eta jardun eraginkorrean sakonduz.
Ana Azkoitiak azpimarratu du lankidetzazko gobernantza publiko-pribatua funtsezkoa dela bai Urola Erdiko eskualdeko garapenerako, eta bai lurralde ikuspegi zabalago batetik ere. Gobernantza partekatuak erronka kolektiboei aurre egiteko tresna egokia dela berretsi du.