Negozio ideia bat duzu eta ez dakizu nondik hasi? IDEIATIK ENPRESARA zure proiektua aztertzen laguntuko dizun tailerraren 14. Edizioan izen emateko epea zabalik da

2021-02-26

Prestakuntza, buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Bertan, ekintzaileak negozio bat irekitzerako garaian eman behar diren pausuak ezagutzeaz gain, enpresa kudeatzeko nozioak bereganatuko ditu.

Izen emate epea zabalik da, formakuntza martxo-apiril bitartean hastea aurreikusten da. Izen emateko edota informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 688 601 299 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus. Izena emateko eta informazio gehiagorako egin klik hemen.

Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren baitan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek eta Gipuzkoako Bazkundeak parte hartzen dute.

Lanzituz_14_Edizioa.jpg

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia