Urola Erdiko alkateek batzarra egin dute Zestoako udaletxean

2026-04-26
Tokiko Garapena

Lehenengo batzar honen helburua eskualdearen etorkizunaren inguruan hausnartzen hastea izan da.

Ana Azkoitia, Azkoitiko alkatea, Mari Karmen Arregi, Aizarnazabalgo alkatea, Pello Otaegi, Beizamako alkatea, Iñaki Errasti, Bidegoiango alkatea, Koldo Arzallus, Errezilgo alkatea eta Mikel Arregi, Zestoako alkatea eta Azpeitiko alkateordea Joanes Amenabar Zestoan elkartu dira eskualdearen etorkizunerako gako nagusiak hausnartzen hasteko helburuarekin.

Lehenengo batzar honetan, herri bakoitzak aurrera begira dituen aukerez aritu dira; baita herrien arteko orekaz ere.

Eskualde ikuspegiari buruz hausnartzeko aukera ere izan dute alkateek eta horrekin lotuta eskualdeko garapen agentziaren etorkizunaren inguruan aritu dira: agentzia berria edo berritua behar duen izan adibidez. Honekin lotuta, eskualdeko erakundeen etorkizuna eta eskumenen inguruan ere aritu dira.

Aurrera begira batzar hauei jarraipena emateko prestasuna adierazi dute zazpi alkateek.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia