Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentziak, eskualdeko inklusio soziala eta laneratzea sustatzen duten eragile nagusiekin UrolanEkin elkarlan sarearen bilera ospatu du, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen laneratzeko aukerak indartu, eta lankidetza sustatzea helburu nagusi izanik.
Topaketa inklusio eta laneratze eragileen aurkezpen eta azken berriekin hasi da, bereziki atzerritarren regularizazio prozesuaren inguruko irizpide, egoera eta baliabideen inguruan eskualde mailan. Saio honetan, eragileek azken hilabeteetako jardueren eta berrikuntzen berri eman dute, informazio partekatzea eta lankidetza sendotzea lehenetsiz:
ElkarEkin Lanean IV proiektuaren egoera eskualdean:
2025–2026 aldiko proiektuaren egungo egoera aztertu da. Parte-hartzaileek laneratze-ibilbideen garapena, erabiltzaileen jarraipena eta datozen hilabeteetako jarduera estrategikoak landu dituzte, pertsonen laneratzea modu integral batean bultzatzeko.
Proiektuaren garapena eta emaitzei dagokionez azpimarratu behar da, lau prestakuntza ibilbide garatu direla industria eta zerbitzuetan, orainarte 39 pertsona laneratu direlarik, eta laister amaituko direla abian diren beste hiru prestakuntza ibilbide, hain zuzen, sukaldaritza, soldadura eta mekanizazioaren eremuetan.
UrolanEkin Sarearen baitan lan-ildoak:
- Sarea eta barne koordinazioa: eragileen arteko ezagutza, komunikazioa eta elkarlana sendotzeko.
- Harrera eta akonpainamendu integrala: pertsonen arreta pertsonalizatua indartzeko.
- Prestakuntza lantaldea: gaitasunen garapena eta lan merkatura egokitzea sustatzeko.
- Enpresa lantaldea: enpresekin harremanak eta lan aukerak zabaltzeko.
Proiektu berrien aurkezpena:
Sutargi erakundeak Iraurgi Berritzenekin lankidetzan abiatu duen Inklusivity proiektua aurkeztu du, kolektibo zaurgarrien inklusio sozial eta laborala sustatzeko ekimen berritzailea.
Ondorio nagusiak:
- Eskualdeko eragileen arteko koordinazioa funtsezkoa dela laneratze arrakastatsurako.
- Pertsonengan oinarritutako akonpainamendu integralaren garrantzia.
- Prestakuntza, enpresa harremanak eta inklusio soziala uztartzen dituzten ekimenak sendotzeko beharra.
- Elkarlan sareak eskualdeko kohesio soziala eta aukera berdintasuna indartzeko duen balioa.
UrolanEkin sareak konpromisoa berretsi du inklusioaren eta enplegagarritasunaren aldeko elkarlana sustatzen jarraitzeko.
Eragileak: Izarraitz Lanbide Heziketa, Zabaltzen Sartu, Sutargi, Kalexla, Lanbide, SOS Arrazakeria, Loiola Zentroa, Lorratz Elkartea, Azpeitiko Udala, Azkoitiko Udala, Zestoako Udala, Caritas, Gazte Bulegoa, Cepa Urola Kosta, Katealegaia, Gurutze Gorria, Gureak.


