Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen laneratze eta gizarteratzea sustatzeko proiektua Urola Erdian

2020-02-05

IRAURGI BERRITZEN, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Etorkizuna Eraikiz“ egitasmoa eta Elkar Ekin Programaren baitan, UrolanEkin II proiektua ari da garatzen.

Honen helburua, eskualdean bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen enplegarritasuan hobetuko duten enplegu eta prestakuntza prozesu berriak sustatzea da, gizarteratze eta laneratzeko eragileen lankidetzaren bitartez.

Horretarako, inklusioaren esparruan lanean diharduten eragile desberdinen arteko elkarlana eta koordinazioa sustatuko da, horrela egitasmo publiko-pribatu berriak eta eraginkorrak garatzeko. Ildo honetan, Otsailak 4ean, Urola Erdiko laneratze eta gizarteratzeko inklusio eragileak bildu dira .

Bertan landu dituzten gaiak :

       ElkarEkin egitasmoa eta UrolanEkin proiektua .

       Testuingurua eta langabeziaren egoeraren diagnostikoa.

       Eskualdean inklusioa esparruan diharduten eragile desberdinen aurkezpenak

       Inklusio eragileen elkarlan sare bat abian jartzeko proposamena.

Eskualdeko gizarteratze eta laneratze eragileen artean lankidetza sarea osatzeko ados azaldu dira partehartzaileek eta honen lanketan jarraituko dute aurrerantzean

Proiektuan partehartzen duten eragileak :

 

Captura de pantalla 2020-02-05 a las 11.44.39

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia