Gaur, Gerolan proiektuko lantaldearekin ikasturtearen ebaluazioa egitera bideratu den topaketaren bidez, eman zaio amaiera urtez urte eskualdeko ikasleen orientazioa indartzera bideratuta dagoen proiektuari.
Aurten, guztira 400 ikaslek hartu du parte proiektuan, eta bai orientatzaile, ikasle, irakasle zein eragileen aldetik jasotako balorazioa oso positiboa izan da.
Ikastetxeetako orientazio planak indartu asmoz, ikasgeletan orientazio akademiko nahiz profesionalaren inguruan hausnartzeko saioak egiten dira 5 ikastetxeetako DBH4 eta batxiler 2. mailan, ondoren ikasleek etorkizunera begira izan ditzaketen ikasketa interesak identifikatzen dira, eta ikasle hauek arlo horien inguruan izan ditzaketen zalantzei erantzuteko asmoz, eskualdeko eragileetara bisitak egiten dira, ikasleak, interesen arabera joanik hauetara.
Azken ikasturteetan proiektuaren dimentsioa eta irismena nabarmen hazi dira eta egun ikastetxeko orientazio planaren parte da. Proiektuaren bidez, eskualdeko ikasleei, eskualdeko eragile ezberdinen errealitatea nahiz profesional ezberdinen ibilbide akademiko eta profesionala ezagutzeko aukera eskaintzen zaie.
Aurtengo proiektuko datu esanguratsuenak ondorengoak dira:
- Eskualdeko eragile nahiz profesional ezberdinen egunerokoa ezagutzera bideratutako 15 egun.
- 400 ikasleren partehartzea ekintza ezberdinetan.
- 30 eragile eta 70 profesional baina gehiagoren partehartzea.
- 5 ikastetxe, 7 orientatzaile eta 50 irakasle baino gehiagoren partehartzea ekintzetan.



